Donostiak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko du bihar, martxoak 27

XIII. Donostia Antzerki Saria

Bihar asteazkena, martxoak 27, eta 1961.urtetik hona egiten den bezala, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Antzerki munduan ospea duen pertsonai batek Antzerkiaren Nazioarteko Eguneko Mezua idatziko du urtero, bertan diziplina honi buruzko gogoetak azalduz. Oraingo honetan, hainbat hizkuntzatara itzulia eta hainbat jendeak irakurria den mezu horren egilea, Dario Fo aktore eta idazlea izan da, 1997 Literatura Nobel sariduna.

Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna dela eta, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak, aurreko urtean Donostian antzeztu den euskarazko lanik onenari sari bat ematen diote, Donostia Antzerki Saria, euskarazko antzerkia sustatzeko asmoarekin. XIII. Donostia Antzerki Sariaren irabazlea Huts Teatroaren Publikoari gorroto antzezlana izan da, bihar saria jasoko duena Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan. Ondoren, antzezlana eskainiko da.

Oraingo honetan, Artezblai argitaletxeak euskaraz argitaratutako antzerki liburuak eskuragarri egongo diren postu bat jarriko du Victoria Eugenia Antzokiko sarreran, Donostia Antzerki Saria jaso duten bost lan barne.

OHARRA: Ikuskizun honetarako gonbidapenak martxoaren 27an jaso daitezke Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan: 11:30-13:30 / 17:00-20:00.

 

 

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • autore fundazioa - fundación autor
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • eszena
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016