dFERIA 2014 aurkeztu da

DFERIA 2014

dFERIAko XX. edizioa aurkeztu da, Donostiako Arte Eszenikoen feria. Aurtengo martxoaren 10a eta 13a bitartean, Imanol Larzabal aretoak ( Lugaritz K.E.), Gazteszenak ( Egia K.E.), Intxaurrondo K.E.ak, 2016 Guneak (Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharra), Antzoki Zaharrak, Victoria Eugenia Antzokiak eta bere Club Aretoak, antzerkia eta dantza programazio harrigarri, berritzaile eta erakargarria aurkeztuko dute. Aurten gainera, dFERIA Atano II frontoira iritsiko da ere.

Sarrerak, salgai daude gaurtik aurrera, hilak 11, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, hala nola Kutxako ohiko kanaleetan (Telekutxa: 943 001 200 / www.kutxasarrerak.net.). Aurten ere, Ordu gaztea izango dugu dFERIAko emanaldi guztietan - ikuskizunaren aurreko 30 minututan, sarrerak 3 eurotara 30 urtetik beherakoentzako - eta salneurriak, sarrerak erosten diren dataren arabera izango dira:

Otsailaren 11tik  - 16ra: 10€ eta 6€

Otsailaren 17tik otsailaren 28ra: 15€ eta 8€

Martxoaren 1etik 9ra: 18€ eta 10€

Eta dFERIA bitartean, Gazteszena (Egia K.E.), Intxaurrondo K.E., Antzoki Zaharra, Atano III eta Victoria Eugeniako Club Aretoko ikuskizunen sarrerak 12 euroan egongo dira eta Victoria Eugenia Antzokikoak 20 eta 12 eurotan.

2016 Guneko (Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharra) ikuskizunak doan izango dira edukiera bete arte.

Programazio osoa www.dferia.com webgunean duzue.

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • cofae
  • fundación sgae fundazioa
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • Eszena-T
  • Région Aquitaine
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016