Sarrerak internetez erosteko gunea

Donostia Kulturak martxan jarri du sarrerak internetez saltzeko gune propioa: www.donostiakultura.eus/sarrerak. Bertan Donostia Kulturak antolatutako ikuskizun guztietarako sarrerak eros daitezke.

Gune berriak, orain arte online salmentarako erabili izan den beste gunearen funtzionamendu berdintsua du, baina abantaila handi bat dakar Donostia Kulturako bazkideentzat: %10eko deskontua lortuko ahal izango dutela eta bi sarreretan aplikatuko zaiela.

Deskontua nola lortu?

%10eko deskontu hau eskuratzeko, salmenta programak bazkide bezala identifikatzeko bi datu eskatuko dizkizu: NAN (edo AIZ) eta pasahitza.

Nola erregistratu eta pasahitza lortu?

Oraindik webgunean erregistratuta ez bazaude oraintxe egin dezakezu, bi minutu besterik ez dizu hartuko. Erregistratzerakoan sortuko duzun pasahitz hori da erabili ahal izango duzuna online erosketetan deskontua eskuratzeko. Erregistratzean gainera beste hainbat abantaila ere lor dezakezu: sarreren zozketetan parte hartu, promozio bereziak jaso eta nahi den informaziora harpidetu.

 Erregistratu eta eskuratu pasahitza

 

Pasahitza ahaztu duzu?

Zure pasahitza ahaztu egin baduzu, hementxe berreskura dezakezu.

Argibideak

Edozein zalantza izan ezkero gurekin harremanetan jar zaitezke: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 943 481161

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • cofae
  • fundación sgae fundazioa
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • Eszena-T
  • Région Aquitaine
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016