Oharra: adi sarreren inguruko informazio honi.
Estreinaldia
Bizitza trenez egindako bidaia batekin konpara daiteke. Geltokian, maletak beterik edo hutsik, agurrak eta itzulerak, hitzak eta isiluneak, ilusioak eta urrakadak. Eta gutako bakoitza bere ekipajearekin: esperientzia eta oroitzapenak. Hasieran ez dakigu zer ekarriko digun bidaiak. Lagunartean edo bakarka ibiliko gara, noiz edo noiz; ibilbidea aldatuko dugu; betiko alde egingo dute batzuek, baina izango da inora joango ez denik ere… Nork bere bidaia egingo du. Guztia ezagutzera ematen den geltokian, arimek amets eta gorputzek hegan egiten dute musikarekin. Bidaia hori errepasatuko dugu dantzaren bitartez.
Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz Eszena zuzendaritza: Enrique Santiago Gidoia: Miren Agur Meabe Jatorrizko musika: Xabier Zeberio Argiztapen diseinua: Carlos Solano Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi Koreografiak: Edu Muruamendiaraz, Aukeran DK Dantza garaikide aholkularitza: Eneko Alkaraz Interpreteak: Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Ekain Kazabon, Ione Iriarte, Amaia Basilio, Axier Iriarte, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Garazi EgigurenJantziak: Oscar Armendariz Soinua: Kandi Fernández. Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi Argazkiak: Kali G. Argiztapena eta ikus - entzunezkoak: Carlos Solano Ekoizpen exekutiboa: Aukeran Dantza Konpainia Banaketa: Glu-Glu Producciones.
Informazio gehiago: Aukeran Dantza Konpainia
Oharra: emanaldi honen aurretik Golden Apple Quartet-ek sortzen prozesuan duen Mundo intrépido lanaren aurrerapen bat eskainiko du (15-20 min).