dFERIA 2015: balantzea

Helena Golab (Argazkia: Gorka Bravo)

dFERIAko XXI. edizio honetan, 29 ikuskizunen 33 emanaldi programatu dira, horietatik, %55a modu bateko edo besteko estreinaldiak izan dira.

Guztira, 7.237 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute eta, batez besteko okupazio maila %84koa izan da. Orokorrean, 9.251 lagunek parte hartu dute feria honetan (ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako parte-hartzaileak kontuan hartuta). Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantentzen da.

Akreditatuen kopuruari dagokionez, 359 profesional etorri dira guztira. Hala, iazko kopurua %7a handitu da: 128 programatzaile, 42 banatzaile, 103 ekoizle eta konpainien ordezkariak, 34 kazetari eta bestelako 52. Espainia, Mexiko, Uruguai, Argentina, Frantzia, Dominikar Errepublika, Brasil, Ekuador eta Kolonbiako programatzaileak izan ditugu aurtengo ferian.

Berritasun gisa, zazpi ikuskizun azpititulatu dira, bi agertoki batu dira (DSS2016 Gunea eta San Telmo Museoa) eta BALLET T-rekin hitzarmena berritu da.

Aurten ere, konpainiek dFERIAren aldeko apustua egin dute, euren ikuskizunen estreinaldietarako erakusleiho gisa hartuta eta euskararen erabilera nabarmena izan da agertoki nagusietan.

dFERIAren azken edizio hau arrakasta handiz bukatu da konpainien maila artistiko handiari esker. Euskal Herriko arte eszenikoen sektoreak feriarekiko duen atxikimendua handia izan da eta publikoaren harrera, bikaina.

Feriara hurbildu diren ikusle eta profesionalen itxaropenak handitu egin dira aurten ere. Aurkeztutako ikuskizunek kalitate handia dute eta euskal antzerkiaren eta dantzaren mailaren erakusgarri izan dira ikusle, zale eta komunikabideentzako. Duela zenbait edizio  finkatutako erronka guztiak gainditu dira kalitatezko programazioa, berritzailea eta dantza eta antzerkiaren arteko oreka mantentzeko. Guztion artean –sektorea, administrazioak, prentsa eta ikuslegoa- antzerki eta dantzaren arloa sustatzen eta bistaratzen dFERIAk egiten duen lan garrantzitsua ezagutzera eman dugu. dFERIAk ahalbidetu dituen salerosketen aurreikuspenak oso baikorrak izan dira ere.

Etorkizunera begira, dFERIAn duela urte batzuk osatutako lan taldea – eszena, antzerkia eta dantza munduko enpresak eta erakunde publikoak- mantenduko da.

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • fundación sgae fundazioa
  • Iberescena
  • Kutxa Fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • EAB
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • San Sebastián, Donostia 2016