JARDUERA PARALELOAK
Ikuskizunen emanaldiez gain, jarduera paraleloek geroz eta paper garrantzitsuagoa dute dFERIAren barruan. Besteren artean, ondorengo laguntzaileekin batera garatzen ditugu: Donostia 2016, Fundación Autor, Kutxa, COFAE eta EABrekin. Zenbaitetan jarduera paraleloak feriako egutegiaren mugetatik at gauzatzen dira ere. Horietako zenbait feria hasi baino aste batzuk lehenago hasi eta feriaren baitan amaitzen dira. Izan ere, hori da jarraian aipatu bien kasua.
Ikastaroak
Dramagintza
Irakaslea: Patxo Telleria
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Iraupena: otsailaren 7a eta martxoaren 7a bitartean, larunbatero
Ordutegia: 11:00 – 13:00
Salneurria 50 €
Ikasle mugatuak: 10 lagun
Hartzaileak: Antzerki-testuak idazteko interesa duten lagunak: aurretiko eskarmentua eta kontzeptu teorikoen ezagutza ez dira beharrezkoak. Izan ere, ikastaro honen xedea da zenbait eredu, laguntza eta aholku eskaintzea inolako esperientziarik edo ezagutzarik ez duten lagunei.
Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:
-Teorikoak: narrazio dramatikoaren teknika lantzea eta aipatua -literaturaren zein eszenaren arloei dagokienean- garatzeko baliabide, gako eta arau egokiak azaltzea. Praktikoak: larunbatero zuzeneko eskolak jasotzeaz gain, ikasle bakoitzak sare bidezko babesa izango du sortze-prozesuan zehar. Zehazteke dagoen leitmotiv berdinetik abiatuta (gai berbera, kokapen berbera egintzarako, pertsonai berberak edo abiaburu berbera istoriorako, esaterako), ikasleek mikro-antzerkiko lan baten testua idatzi beharko dute.
Arte Eszenikoetako konpainientzako kokapen digitala
Antolatzailea: COFAE dFERIArekin lankidetzan
Koordinazioa: Pepe Zapata (TekneCultura Gestióko bazkide eta aholkularia)
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Eguna: Martxoaren 9a
Iraupena: 3 ordu
Ordutegia: 11:00-14:00
Ikasle-kopurua: 15-20 konpainia
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: doan
Sare sozialek goitik behera aldatu dute komunikatzeko dugun ohiko era, batez ere gure publikoarekikoa. Informazioa eskura izateak erraztu egiten digu denoi elkarrizketa handi horretan parte hartzea. Eta komunikatzeko eran den paradigma berri horrek eragina du gure jarraitzaileen beharrak zein diren ulertzeko eran, gure edukiak egituratzean, eta haiekiko konexioa eta parte-hartzea lortzeko eran. Horrek guztiak behartzen gaitu saiatzera ulertzen nola dabiltzan sare sozialak, zein diren gure helburuetarako egokienak, eta haien emaitzak neurtzeko sistemak optimizatzen. Mintegi honen bidez, berehala aplikatu ahal izango dituzu, irizpide estrategikoz, zure komunikazio-estrategia sare sozialetan zehar optimizatzeko tresnak eta teknikak.
Mintegi hau kultur kudeatzaileei eta COFAEko arte eszenikoen ferietan parte hartzen duten konpainietako marketing- eta komunikazio-langileei zuzendua da.
Oharra: Parte-hartzaileek ordenagailu eramangarri batekin edo tablet batekin etorri behar dute.
Bilerak
SAREAko Asanblada
Lekua: Intxaurrondo K.E.
Eguna: martxoak 9
Ordutegia: 9:00 – 12:45
Mintegiak
“Clínica de la obsesión”: Artista eta sortzaileentzako mintegia
Irakaslea: Matías Umpierrez
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
Iraupena: Otsailaren 2tik 7ra
Ordutegia: arratsaldeetan (15:30 -19:30), larunbatean izan ezik (10:00-14:30)
Ikasle-kopurua: 10 lagun
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 50 €
Nola zedarritu artista baten sorkuntza-unibertsoaren geografia? Topaketa honen bidez, parte-hartzaileak artistarengan atergabe dirauen obsesioa, sorkuntza-bulkada ernetzen diona, zedarritzera hurbilduko dira. Topaketetan, merkatu garaikidean erabat nagusitu diren artisten lanak aztertuko dira, eta ikusiko da nola haien adibideak zenbait metodologiatara hurbiltzen gaituen geure sorkuntza-arloa aurkitzeko eta aberasteko.
Soslaia eta kopurua (praktika): 10 artistak izango dute mintegiko atal praktikoan parte hartzeko aukera. Artearen edozein arlotako sortzaileak izan daitezke, baldin eta proiektu bat sortzea eta zuzentzea badute helburu.
1. Astelehena. 1.modulua: 90 min + 2. modulua: 120 min.
2. Asteartea. Eguna libre. Beharrezkoa da, ikasleei lan handia ematen baitzaie egiteko,
bigarren egunean aurkez dezaten.
3. Asteazkena: 1.modulua: 120 min + 2. modulua: 120 min.
4. Osteguna: 1.modulua: 120 min + 2. modulua: 120 min.
5. Ostirala: 1.modulua: 120 min + 2. modulua: 120 min.
6. Larunbata: 1.modulua: 150 min + 2. modulua: 120 min.
Sorkuntza prozesuak
Teatro SOLO
Teatro SOLO Matías Umpierrez artista eta eszenako zuzendari argentinarraren proiektu bat da. Proiektua sortze-prozesu bitxi bat da, zeinak gure hiriko ezohiko 5 lekutan garatuko diren eta ikusle banarentzat egingo diren 5 antzerki-lan eraikiko dituen. Bost lanetako hiruk Matíasek proiektua hartzen duen hiri bakoitzera (gure kasuan, Donostiara) egokitzen duen base bat osatzen dute. Beste biak berriak izango dira eta beren gaia, ondorengoa: Nortasuna, dFERIA 2015eko gai nagusia. Nabarmentzekoa ere lanetako bi euskaraz izango direla, Matíasek zuzendari laguntzaile euskaldun baten laguntza izango baitu. Esku-hartze hau hiri ezberdinetan gauzatu da dagoeneko -Graus (Huesca), Buenos Aires, New York eta São Paulon adibidez (azken honetan Urteko Proiekturik Onenari saria eman zion R7 hedabide brasildarrak)-, ikusmin handia sortuz ikusle eta kritikarien artean, esperientzia globalizatua izan arren bere gai eta formak aldatu egiten baitira hiri hartzailearen arabera.
Teatro SOLO performance bat da, aktoreak muturreraino eramango dituen antzerkiesperientzia. Feriako lau egunetan, aktore bakoitzak 30 minutuko iraupena duen bere lana 8 aldiz eskainiko du, bakoitza ikusle bakar batentzat eta hiriko ezohiko leku batean, eta ingurutik dabiltzan pertsonek ezjakin, itsu izango dira bertan gertatzen denaren aurrean. Esperientzia bitxi honetan artearen, politikaren, gizarte garaikidearen eta bere hiriaren gatazka ezberdinak igarotzeko aukera izango du ikusleak. 6 aktore euskaldunak hautatzeko entzunaldiak otsailaren 3an egin ziren eta behin aipatuak hautatuta, sortze-prozesua otsailaren 16an abiatuko da. Teatro SOLO dFERIAn azken urteotan garaturiko proiekturik pozgarrienetakoa eta konplexuenetakoa da. Aipatzekoa ere EAB, Donostia 2016 eta Iberescenaren laguntza ordainezina. Beraiei esker abiarazi ahal izan baitugu inplikatu eragile guztiontzat interesgarri bezain aberasgarria izango den proiektu bitxi hau.
Sorkuntza koreografikorako prozesua
dFERIAk, Kolorearekin elkartearekiko lankidetzan, sorkuntza koreografikorako prozesu bat proposatzen du. Jordi Cortés koreografoaren zuzendaritzapean, elkarteko kideek dantzapieza bat sortuko dute, eta dFERIA 2015ean aurkeztuko. Kolorearekin pertsonak batzen dituen elkarte bat da, elbarritasun bat duten eta ez duten pertsonak; eta sorkuntza-esperientziak sustatzen ditu, arterako eta kulturarako sarbidea ematen dutenak. Kolorearekin elkartean pluraltasuna dugu aberastasun-iturri. Gure gaitasunak aurkitzeko, sortzeko, adierazteko eta garatzeko plataforma bat, hainbat kolektibori bertan sartzeko bidea ematen diena.
Koreografoa: Jordi Cortés
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia – Dantza Aretoa
Egunak: Martxoaren 2tik 6ra
Ordutegia: Goizetan
Tailerrak
Dantza integratuko tailerra
Irakaslea: Jordi Cortés
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia – Dantza Aretoa
Iraupena: Martxoaren 7a eta 8a
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:00 – 17:00
Ikasle-kopurua: 20 lagun
Hizkuntza: gaztelania
Prezioa: 15 euro
Konexio berriak aurkitzea eta sortzea, ezohikoak eta harrigarriak; nork bere esperientzia ekarriko du; denen artean, askotarikoa. Presentzia eszenikoa landuko dugu, nola betetzen dugun espazioa, entzutearen garrantzia, begiradarena, denbora menderatzeko gaitasuna, gorpuztasun berriak aurkitzeko eta geureaz harago iristeko gaitasuna. Dantzaren hizkuntzatik eta geure gorpuztasunetik, diskurtso komun bat sortzea, elkarrizketa errazarina. Dantza integratuak sorkuntza-gune bat eskaintzen digu mugimenduaren bitartez, non gorputz guztiak sartzen baitira, elbarritasuna dutenak eta ez dutenak, esperientzia dutenak eta ez dutenak. Desberdintasunean aurkitzen dugu aberastasuna, gorputzen askotarikoak, zein bere gorpuztasunarekin, mugimendua berriro aurkitzera gonbidatzen gaitu, geure burua berriro asmatzera, jolasaren eta sormenaren bitartez. Hartara, geure buruak bakarka eta taldean espresatu ahal izateko leku bat irekitzen da.
Topaketak
Gurekin… Mugalariak
Martxoaren 10, 11 eta 12an, Gazteszenako emanaldiaren ondoren eta Victoria Eugeniara itzuli aurretik, gonbidatuta zaudete lehen eskutik ezagutzera Akitania eta Euskadiko antzokietan eta Mugalariak programaren barruan bizi izandako bitartekaritzaesperientziak. Herritarrekin partekaturiko hiru sorkuntza-prozesu, antzokietako arduradunek aurkeztuak Egia Kultur Etxean ardo pixka bat dastatzen dugun bitartean. Mugalariak DSS2016k eta DKk Errobi Mankomunitatearekin bultzaturiko programa bat da, eta Akitania-Euskadi euroeskualdearen babesa du.
COFAE topaketak II. Sektorearekin. Berriz ere elkarrekin
Estatu Espainiarreko arte eszenikoetako sektorearekiko topaketen bigarren edizioa. Helburua, sektoreak dituen behar eta problematika berriak ezagutzea eta azterketa konparatibo bat egitea 2008an feriek zuten egoeraren eta gaur egun dutenaren artean. Zer aldatu da ordutik hona? Entzun al ditugu sektorearen beharrak? Bide onetik al goaz? Horra topaketa hauetako galdera batzuk, abiarako.
Eguna: Martxoaren 10a
Ordua: 11:00etan
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia, Areto Balioaniztuna
Lan – mahaiak
ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartearen lan – mahaia
Sortzaileak eta dantza-konpainiak ikusarazten laguntzeko praktikak.
Egunak eta ordutegiak:
-Martxoaren 10ean, asteartearekin, 17:00etatik 20:00etara, ADDEren barne-lana.
-Martxoaren 11n, asteazkenarekin, 10:00etatik 12:30etara, ADDEren barne-lana.
-Martxoaren 11n, asteazkenarekin, 12:30etatik 13:00etara, amaiera gisa, egun irekia
denon artean ondorioak ateratzeko.
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia, Areto Balioaniztuna