Noticias - Detalle

dFERIA 2016eko programazio osoa aurkeztu da

dFERIA 2016

Gaur aurkeztu da martxoaren 7tik 10era bitartean izango den dFERIAko XXII. edizioaren programazio eszeniko osoa eta jarduera paraleloak.

Datorren edizioan, 30 konpainiek 31 ikuskizun (40 emanaldi) aurkeztuko dituzte hiriko 9 agertokitan: Victoria Eugenia Antzokia, bere Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Imanol Larzabal Aretoa, Gazteszena, Intxaurrondo K.E.,  DSS2016 Gunea, Tabakalera Patioa eta Tabakalera Ruiz Balerdi Aretoa. Ikuskizunen %71, modu bateko edo besteko  estreinaldiak izango dira; 5 estreinaldi orokorrak, 3 Estatu mailakoak, 4 Europakoak eta 10 Euskal Herrikoak, eta diziplinen arabera, %52 antzerkia izango da, %39 dantza eta %9, diziplina anitzekoak.

Konpainien jatorriaren arabera, %37 Euskal Herrikoa da, %12 Espainiar Estatukoa eta %7, atzerrikoa.

Aurten ere, sarreren prezioa merkeagoa izango da erosten diren epearen arabera.

Victoria Eugeniakoak : otsailaren 5etik 21era: 15€ / 8€ . Otsailaren 22tik martxoaren 6ra: 18€ /10 €. dFERIA egunetan: 20€/12€.

Beste aretoetan: otsailaren 11tik 21era: 8€ . Otsailaren 22tik martxoaren 6ra: 10 €. dFERIA egunetan: 12€.

www.dferia.com webgunean informazio gehiago duzue.

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • fundación sgae fundazioa
  • Iberescena
  • Kutxa Fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • EAB
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • donostiakultura.com; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016