Berehala inauguratuko da Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburu gisa, eta Donostia Kulturak ere parte hartuko du inaugurazio ekitaldien antolakuntzan. Horregatik, herritarrei dei egiten die DSS2016EUren inaugurazio ekitaldietan parte har dezaten Donostia Kulturaren eskutik, eta hainbat kultur ekimenetarako 2.500 gonbidapen baino gehiago jarriko ditu herritarren eskura.
Alde batetik, Donostia Festak Donostia 2016ren inaugurazioko lehenengo ekintzetan izango da, horiek San Sebastian Eguneko bandera igoera ekitaldian eta Haur Danborradan izango baitira. Horrez gain, urtarrilaren 23an danborraden bilkura izango da 12:15etatik aurrera Kontxan, herritarrei inaugurazio ekitaldietan parte har dezaten deia egiteko.
Festez gain, Donostia Kulturak inaugurazio egunetarako beste hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu:
1- San Telmo museoan 1966 I Gaur Konstelazioak I 2016 erakusketa inauguratuko da urtarrilaren 22an 19:30ean, eta erakusketa museoan egongo da maiatzera arte. Gaiarekin lotutako beste erakusketa bat Okendo Kultur Etxean ere izango da.
2- Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen erakusle gisa urtarrilaren 22an 20:30ean Antzoki Zaharrean The Invitation (2015) filmaren aurre-estreinaldia izango da. Bertara joateko gonbidapenak urtarrilaren 15etik jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan.
3- Heineken Jazzaldiaren erakusle gisa zenbait kontzertu izango dira:
4- dFeria jaialdiaren erakusle gisa hainbat antzezlan taularatuko dira urtarrilaren 23an:
5- Literaktum jaialdiaren erakusle gisa bi ekitaldi izango dira urtarrilaren 23an:
6- Giza Eskubideen Zinemaldiaren erakusle gisa urtarrilaren 24ean 17:00etan Antzoki Zaharrean La ley del mercado (La Loi du marché, 2015) filmaren aurre-estreinaldia izango da. Bertara joateko gonbidapenak urtarrilaren 15etik jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan.
Ekitaldi guztiak doan izango dira, eta gehientsuenak -kontzertuak, kale antzerkia...- erabat libreak dira, gonbidapen beharrik gabe, baina ekitaldi zehatz batzuetarako ezinbestekoa izango da gonbidapenak jasotzea.