Quatro Santos em Três Actos Virgil Thompson-ek 1927an Gertrude Stein-en libreto baten gainean konposatutako ikuskizun koreografiko bat da. Hogei bat santu biltzen ditu, errealak zein irudimenezkoak, eta gutxienez lau ekitaldi eta preludio bat. Ikuskizunaren ideia zera da, aldez aurretik genuen operarekin kontraeszena eraikitzea palkoan. Opera hori hondoko musika gisa entzungo da emanaldian, bera izan baita oinarri elkarrizketa dramaturgiko eta koreografikoa eraikitzeko eta soinua diseinatzeko. Testua bi hizkuntzatan berridatzi da jatorrizkotik abiatuta; batzuetan, operan gertatzen dena itzultzen du, eta beste batzuetan ekintza eta testu jatorrizkoak birsortzen eta parodiatzen ditu oharren bidez, ahotsen interakzioaren, soinu-distortsioen eta jokatzeko era berri baten bidez.
Emanaldia portugesez izango da euskarara eta gaztelerara azpititulatuta.
Estreinaldia Estatuan.
Zuzendaritza: António Pires
Libretoa: Gertrude Stein
Musika: Virgil Thompson
Itzulpena eta dramaturgia: Luísa Costa Gomes
Aktoreak: Francisco Tavares, Leonor Keil, Pedro Sousa, Solange Santos, Tiago Careto
Aktore laguntzaileak: Rita Sereno, Andreia Cabral, Carolina Campanela, Catarina Félix, Catarina Moreira Pires, Cláudia Alfaiate, Diogo Xavier, Filipa Feliciano, Frances Edward, Francisco Vistas, Jaime Baeta de Almeida, João Maria, Cassiano Carneiro, Mafalda Rodrigues, Ana Bento, André Cabral.
Informazio gehiago: Teatro do Bairro, Ar de filmes