Pasolinik zioenez, futbola hizkuntza bat da: jokalariek zeinuak idazten dituzte beren gorputzaz,eta ikusleek zeinuok deszifratzen dituzte.Ikuskizun honen izenburua osatzen duten hizkuntzak – ingelesa eta katalana – nahasteaz baliatzen da Cesc Gelabert koreografoa gure kulturako bi hizkuntza ez-hitzezko nagusiak – futbola eta dantza – hibridatzeko, eta hartara elkarrizketan lotzeko bi agerbide eszenikoon adierazmena eta izaera poetikoa. Foot-ballek aukera ematen digu Gelabert Azzopardiren dantzariak arian ikusteko; ikusteko nola deskodetzen dituzten koreografikoki FC Barcelonaren jokaldirik onenak, Jordi Morató zinegilearen eta Cesc Gelaberten beraren begiradak dokumentu gisa birsorturik.
Estreinaldia Euskal Herrian.
Zuzendaritza: Cesc Gelabert, LYdia Azzopardi
Koreografia: Cesc Gelabert dantzarien laguntzarekin
Dantzariak:Daniel Corrales, Lluc Fruitós, Cesc Gelabert, Virginia Gimeno, Anna Hierro, Lorena Nogal, Luis Pedraza, Alberto Pineda
Informazio gehiago:Gelabert Azzopardi