Dultzinea Tobosokoaren pertsonaian oinarritutako ikuskizuna; hark Don Kijote Mantxakoaren balentrien bultzagile gisa jokatutako rolean. Zoroa zuhur, eta zuhurra zoro... Zer gertatu zitzaion emakume hari? Nola dirau bizirik ahanzturan? Non dira zaldun ibiltariak? Cervantesen testuetan, dantzan eta musikan oinarrituta, bidaia emozionala eskaintzen zaigu, heroitasunetik bazterketara eta alderantziz, historiakoa denari gaur egungo izaera garaikidetik ekinez. (...)
Poetek eta artistek fikzioak sortzen badituzte, gizakiak eskubidea du hori bera egiteko bere bizitzan; alegia, artea baldin bada gizakiaren obra, bizitza bera ere, eguneroko egintzak ere, gizakiaren obra dira edo izan behar lukete. Gizakiak ez du askietsi behar gertaerak gertatzen zaizkion bezala onartuz; aitzitik, poetaren gisan jokatu behar du, gertaera horiek bere buruaren isla bihurtu behar ditu. Gauzak norberak nahi lituzkeen bezala ikusi, ez diren bezala: Aldonza printzesa gisa ikusi, ahariak etsaien armada gisa.
Estrenaldia Euskal Herrian.
ZUZENDARITZA: Paula Quintana
ZUZENDARIAREN ONDOKOA: Carlos Pedrós
DRAMATURGIA: Carlos Pedrós (Miguel de Cervantesen Don Quijote de la Mancharen testuan oinarrituta)
JATORRIZKO MUSIKA: Juan Antonio Simarro
KOREOGRAFIA eta ANTZEZPENA: Paula Quintana
ARGIZTAPENA: Grace Morales
JANTZIAK: Raquel Rodríguez, Camaleoni-k
DISEINU GRAFIKOA: Laura Ortega
Informazio gehiago: Paula Quintana
Amarga Dulce, teaser. from Paula Quintana on Vimeo.