Tirania das Cores bidaia kromatiko dantzatua da. Bidaia horretan, agerian geratzen da koloreek gure bizitzan duten eta beti izan duten eragina. Koloreek batzeko balio izan dute sarri, baina baita zatitzeko eta gorrotoa zabaltzeko ere, beste askotan. Koloreak beste pertsona batzuk manipulatzeko, iraintzeko edo are hiltzeko ere erabili izan dira. Koloreak erabiltzen dira auzokoengandik bereizten gaituzten banderak margotzeko. Koloreak jainkotu edo deabrutu egiten dira, hala nola zuria edo beltza. Koloreek, odolaren gorriak kasu, gogorarazten digute barrutik denok garela berdinak. Koloreak, azken batean, aitzakia baino ez dira pertsonez hitz egiteko.
Estreinaldia Europan.
Salvador de Bahían (Brasil) Núcleo de Viladançako egonaldian sortutako lana.
Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Dantzariak: Ariel Oliveira, Carolina Miranda, Flávia Rodrigues, Guilherme Silva, Rafael Alexandre
Bideoa: Rafael Grilo
Argiztapenaren diseinua: Marcos Dedê
Argien teknikaria: Jaime Gonzalez
Jantziak: Colectivo
Jantzigintza: Carolina Miranda
Musika: Mark DwInell, Carrageenan, Lee Rosevere, Hank Hobson, CXLVIII, Circus Marcus, -ono-, Jose Ph Kony, There
Soinu edizioa: Caio Terra
Testua: Ariel Ribeiro, Carolina Miranda, Flávia Rodrigues, Guilherme Silva, Rafael Alexandre eta Asier Zabaleta