IRRINTZI: oihu zorrotz, ozen eta luzea, arnasaldi bakarrekoa.
Hainbat eratan erabili izan da historian zehar, baina irrintziaren komunikazio-ahalmena aukeratuko dugu, alaitasun-adierazpen gisa jaurtitzen baita herri-jai eta halakoetan. Bat-bateko oihua da, askatzailea, eta enpatia eragiten du entzuleagan, emozionatu egiten du. Bibrazioa aterako diogu, eta soinura eta gorputzera eramango dugu. Gorputzak dar-dar egiten du, hala nola laurogei urtetan sartua den emakume haren gorputzak, zeina gero eta gaitasun gehiago ari baita galtzen, baina ez hainbeste ahotsean.
Ideia: Natalia Monge Sorkuntza: Colectiva Dantzariak: Helena Golab, Natalia Monge Musika konposizioa: Laurent Etxemendi Jantziak eta produkzioa: Organik
Informazio gehiago: organik