Zigarrokin baten kearen kiribiletan, oroitzapenak sartzen dira Poetaren baitan. Pertsonak, egoerak, gogoetak eta emozioak barneratzen zaizkio babesleku duen ziegan. Nahita dago giltzapean, plazer, gehiegikeria eta beldur artean. Kaiola orojakile huts bat du helduleku, buruko eta gizarte-loturen sinbolo. Oroimenak dakarzkionak izaki beregain ageri dira, eta, bizitasun argiz, galdetu, probokatu, eta xaxa egiten diote erabaki bat har dezan: bakartasun gozo horretan jarraitu, ala bizitzaren jarioan parte hartu.
Estreinaldia Euskal Herrian.
Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Vargas , Chloé Brûlé Zuzendariaren ondokoa: Evaristo Romero Testua eta antzezpena: Fernando Mansilla Kantua: Juan José Amador Musika konposizioa: Gabriel Vargas Tormenta Bikotea: Gabriel Vargas (gitarra), Manuel Montenegro (bateria) Argizteriaren diseinua: Carmen Mori Eszenografia: Antonio Godoy Jantziak: La aguja en el dedo, Fondo de armario Guajiraren koreografia: David Romero, Chloé Brûlé Ekoizpena: El Mandaito Producciones Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión cultural
Informazio gehiago: Chloebrule