dFERIA 2017: balantzea

The endgame

dFERIAko XXIII. edizio honetan, 30 ikuskizunen 35 emanaldi programatu dira, horietatik, %60 modu bateko edo besteko estreinaldiak izan dira.

Guztira, 8.007 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute eta, batez besteko okupazio maila %85koa izan da. Orokorrean, 13.000 lagunek parte hartu dute feria honetan, ikuskizunetako publikoa eta jarduera profesionaletan parte-hartzaileak kontuan hartuta, aurreko urteko parte-hartzea berdinduz, bahiz eta 5 emanaldi gutxiago izan aurtengo edizioan. Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantentzen da.

Akreditatuen kopuruari dagokionez, 423 profesional etorri dira guztira. Hala, iazko kopurua %5 handitu da: 159 programatzaile, 53 banatzaile, 138 ekoizle eta konpainien ordezkari, 20 kazetari eta bestelako 53. Espainia, Polonia, Eslovenia, Croacia, Holanda, Mexiko, Uruguai, Argentina, Frantzia, Dominikar Errepublika, Brasil, E.E.B.B., Kosta Rika, eta Kolonbiako programatzaileak izan ditugu aurtengo ferian.

Aurten ere, konpainiek dFERIAren aldeko apustua egin dute, euren ikuskizunen estreinaldietarako erakusleiho gisa hartuta.

Oraingo honetan, %50 antzezlanak izan dira, %40 dantza ikuskizunak eta gainerako %10, diziplina anitzekoak. Jatorriari dagokionez, %54 euskal ekoizpenak izan dira, %26 espainiarrak eta %20 atzerrikoak. 

Hemen ikusi dezakezu aurtengo dFERIA argazkitan

dFERIA 2017

 

Hemen daukazue aurtengo edizioaren laburpen bideoa

Antolatzen du

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Orain Kultura
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Siala, Gobierno Vasco Departamento de Cultura
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Kolaboratzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Etxepare
  • Tabakalera
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Cooperación Territorial España-Francia-Andorra 2007-2013
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • Diario Vasco
  • donostiakultura.eus; San sebastián, ciudad de la cultura
  • Donostiako Udala, Ayuntamiento de San Sebastián