Antzerki eta dantza 368 ikuskizunek eman dute izena, 2018ko dFERIAn parte hartzeko, iaz baina % 41,5 ikuskizun gehiago. Guzti horietatik, 30 inguru aukeratuko ditu antolakuntzak.
Ikuskizunen jatorriari dagokionean, izena eman dutenetatik, 45 Euskal Herrikoak dira (% 12), 273 Espainiakoak (%74) eta gainontzeko 50ak, nazioartekoak (%14). Azken hauek 11 lurralde ezberdinetakoak dira, Latinoamerikako 6 eta Europako 5 lurraldetakoak.
XXIV. dFERIA 2018ko martxoaren 5 eta 8 bitartean egingo da.