Aida paperik gabeko urdanga afrikarra zen, badirudi bere erailketa bortitzak ez diola inori axola, inori bere lagun Malikari izan ezik, zeinak bazekien Aidak ihes egiteko ametsa zuela. Ez, Malikak ezin du ahaztu. Ondorioz, eta poliziaren jarrera pasiboaren aurrean, Diedonné, bere mutil laguna eta Armando bere laguna eraiketaren ikerketara bultzatzen ditu.
Ez da erraza izango: Dieudonné-k bere iragan latza ahaztu nahi du eta Armando dokumental baten errealizazioan murgilduta dago. Baina Armandok dokumentalean salatzen dituen giza hondamendiak uste baina gertuago daude, eta Aidaren erailketaren arrastoak beraien bizitzak arriskuan jarriko dituen korrupzio eta biolentzia sare batera gidatuko ditu.
Estreinaldia Euskal Herrian.
Zuzendaritza: Mario Vega
Testua: Antonio Lozano
Aktoreak: Gustavo Saffores, Emilio Buale, Soraya G. del Rosario, Quique Fernández
Animazio zuzendaritza: Juan Carlos Cruz
Argiztapen diseinua: Ibán Negrín
Jantziak eta karakterizazioa: Nauzet Afonso
Espazio eszenikoa: Mario Vega
Produkzioa zuzendaritza: Ana Belén Santiago
Informazio gehiago: unahoramenos producciones