Gizon bat etsita dago, gehiegi espero baitu bizitzaz, eta, soka bat eskuan, bere buruaz beste egitea erabakitzen du. Haren ondoan, arbola bat, hosto-adarrak hazi zaizkion gizaki bat gogorarazten duena: geldi, isilik, bakardadearen omenaldiz egindako estatua bat dirudi. Haien patuak, irrika oroz gabeturik biak, lur gorriko leku batean nahasten dira, denbora zehaztugabean.
Gizon etsiarentzat urkamendi egokia da arbola bakartia, baina arbolak ez du nahi heriotza sortzerik ez hostorik ez lorerik sortzen den bere adarretatik. Ekaitza sortuko da urrunean, sehaska-kanta japoniarrekin nahastuko da haren hotsa, eta tximista batek joko du, eta istorioaren norabidea aldatuko: heriotzaren alde borrokatzen diharduena biziko da, eta bizitzaren alde borrokatzen diharduena, hil.
Sortze lana eta ekoizpena: Kabia Teatro
Zuzendaritza: Borja Ruiz
Antzezleak: Joseba Uríbarri, Iosu Florentino, Yolanda Bustillo
Informazio gehiago: Kabia Teatro