Xake-partida batean, jokalarietako bat jota gelditzen da mugimendu baten edertasunak liluratuta. Une batez, estetika estrategiaren gainetik jartzen da. Partidak ez-ohiko norabidea hartuko du. Aurkariak jokalari gisa eta joko-pieza gisa jokatzen hasiko dira, aldi berean. Eszenatokia xake-taula erraldoia bihurtuko da, eta publikoa, berriz, haren muga. Bi partida jokatuko dira aldi berean: bata, 64ko laukitxoko taulan; bestea, eszenatokiak hartzen duen espazio osoan, non jokalarien pentsamenduak, denboraren joan-etorriak, probabilitatea, arrakasta eta porrota... mugimenduan jarriko diren.
The Endgame ikuskizunak begirada berezia eskaintzen dio joko milurteko honi; partida bat beste partida baten barnean. Jolas kaleidoskopikoa da; xake-jokoaren arauek eta haren mugagabeko posibilitateek inspiratutako mundu koreografikoa.
Azkuna Zentroaren (Alhondiga Bilbao) Amphitryon 2016 Egonaldi Programak aukeratutako proiektua.
Hizkuntza: Gaztelera, Ingelesa
Zuzendaritza: Olatz de Andrés
Koreografía eta testuak: Olatz de Andrés eta dantzari taldea
Dantzariak: Christos Xyrafakis, Pilar Andrés / Natalia de Miguel, Paula Serrano, Isabel Álvarez
Laborategi kontzeptuala eta bisuala: Mabi Revuelta
Argiztapena: Gabo Punzo
Jantziak eta atrezzoa: Alberto Sinpatrón
Eszenografia: Gabo Punzo y Alberto Sinpatrón
Soinua eta konposizio orijinala: Jamie McCarthy
Dramaturgia: Lou Cope
Xakean aditua: Leontxo García
Ekoizpena: María Rodriguez eta Azkuna Zentroko taldea
Diseinua: Ainara Ipiña
Argazkiak: Gabo Punzo
Informazio gehiago: Lokke | Olatz de Andrés