Badira paniko-oihuak, poza adieraztekoak, zigorra ezartzekoak, besteak animatzekoak, abisua ematekoak, alarma jotzekoak, mina adieraztekoak. Eta hementxe da oihu horietako bakoitza inspiratzen duen isiltasuna. Ongi etorri Antzerkira.
Kalearen bukaeran, hostorik gabeko arbola larri akituen artean, arbazta lehorren eta belar luze arrearekin nahasten diren asunen artean, hortxe dago berotegia, apaindurarik gabe, sendoa. Eguzkitan, kristalezko paretak dirdai, alde guztietan; haren angelu ergel zorrotzek kristaletik behera irristatzen den huntz isil galduren bat ebakitzen dute. Kristalak barnean gordetakoa babesten du: natura faltsutu bat.
Kimu txiki gordinek beren patu madarikatua arnasten dute, airerik gabeko etorkizuna. Beroa gorpuztu egiten da, ukitzeraino; petaloak izerditan, lurrinaren galbide; ez dago zomorrorik, ez dago bizitzarik, ez dago ziklorik.
Dantzariak: Marti Güell, Leire Otamendi, Gorka Gurrutxaga, Nekane Mendizabal
Zuz. Laguntzailea: Gabriel F.
Argiztapenaren diseinua: Pedro Fresneda, Raquel Hernández
Zuzendaritza teknikoa: Cristina Libertad Bolivar
Zuzendaritza: Igor Calonge
Ekoizpena: Beatriz Churruca
Laguntzaile: Teatro Ensalle, Dantzagunea, Gazteszena Egia K.E. Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta
Informazio gehiago: Cielo Raso