Obra honetan flamenkoan sakon errotzen diren adierazpideak baliatzen dira hizkuntza bisual berri bat lortzeko. Hausnarketa-gaiak dira denbora, bizitza eta heriotza, eta ustekabeko aurkikuntzak eskainiko dizkigu obrak. Dantzaren bidez –seguiriya, fandango, soleá, soleá por bulería eta milonga–, Choni heriotza gainditzeko borrokaz jardungo da; bizi berri bat sortzeak baino berdindu ezin dezakeen borrokaz.
Hemen nago, ezerezaren erdian, jakin gabe zergatik eta zertarako izan naizen hautatua. Nork hautatua? Hemen nago, zain. Beti zain. Zain egongo naiz bederatzi ilargiko diadema hau desegin arte.
O, denbora erostezin hori! Hemen da; badakit.
Estreinaldia Euskal Herrian
Choni Cía.Flamencaren proiektua.
Zuzendaritza: Asunción Pérez "Choni", Jorge Barroso" Bifu"
Dramaturgia: Miguel Sutilo, Juan Vergillos
Dantza eta koreografia: Asunción Pérez Choni
Musika zuzendaritza eta konposizioa, gitarra, eta zanfoña: Raúl Cantizano
Kantua: Alicia Acuña, Sebastián Cruz
Perkusioa eta musika moldaketa: Antonio Montiel
Artista gonbidatuak
Dantza garaikidea: Manuel Cañadas
Dantza: Víctor Bravo
Banaketa : Elena Carrascal, Impulso x Distribución
Informazio gehiago: chonilaflamenca.es