Coordenadas ainguratuta dauden hiru pertsonaiaren ibilbidea da. Egia bilatu nahi dute, nor bere aldetik, nork bere agirietan arakatuta, eta, azkenik, urte batzuk geroago, herri oso baten oroimen kolektiboa aurkituko dute. Haiek dira gaur egun oraindik etxera itzultzeko bidean jarraitzen duten ehunka mila pertsona.
Arriaga Antzokia eta Laurentzi Produccionesen ekoizpena "Antzerkigintza berriak" programaren barne, Donostia2016 eta ANTZ3RKIZen elkarlana (Bilboko Arriaga Antzokia , Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia Antzokia)
Dramaturgia: Olatz Gorrotxategi
Antzezleak: Olatz Ganboa, Aritza Rodriguez, Natxo Montero
Argiztapena eta efektu bisualak: Koldo Belloso
Jantziak: Peio Duran
Musika: Carlos Imaz
Ekoizpenaren koordinatzailea: Esther Velasco
Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Lander Iglesias
Informazio gehiago: Laurentzi Producciones & Teatro Arriaga