Arte eszenikoen XXIV. feria arrakastatsua izan da, bai publikoari bai kritikei dagokienez eta "sentsazio onekin".
Guztira, 8400 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute, batez besteko okupazio maila %83koa izan da. Orokorrean, 14.400 lagun baino gehiagok parte hartu dute feria honetan, ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako parte-hartzaileak kontutan hartuta, aurreko urteko parte-hartzea baino %9 gehiago (zehazki, 1300 lagun gehiago). Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantendu da.