Oharra: kontsultatu aldez aurretik erosiz gero dauden deskontuak.
Claudia Victoria Poblete Hlaczik Buenos Airesen bizi da, sistema-ingeniaria da lanbidez eta zientzia-fikzioa du gogoko. Itxura batean, Claudiak bizitza "normala" du. Baina, itxura horren azpian, ibilbide batere ez arrunta ezkutatzen da. Emakume gazte hau ingurugiro militarraren balioetan hezi zuten, eta, 21 urte zituela, jakin zuen desagertuen alaba zela, eta asmatutako bizitza bat izan zuela ordura arte, berez berea ez zen familia batekin. Kasu horrek inflexio-puntua markatu zuen Argentinan, eta agintari militarren inpunitatearen amaieraren hasiera ekarri zuen.
Claudiaren bizi-esperientzia –berak kontatua– da aurkezten dugun dokumental eszeniko berri honen lehengaia.
Norbanakoaren eta kolektibotasunaren arteko erlazioak arakatzea interesatzen zaigu. Nolako loturak daude norbanakoen bizitzen eta historiaren artean? Nola du zerikusia batzuen bizitzak gu guztiokin? Zer zentzu dute, gaur egungo munduan, iraultza, memoria, hezkuntza eta gisa horretako hitzek?
Antzezlan montai onenari Serra d'Or 2016ko Kritikaren Saria.
Sorkuntza, Interpretea: Claudia Victoria Poblete Hlaczik, Carles Fernández Giua, Eugenio Szwarcer
Zuzendaria: Carles Fernández Giua
Eszenografia, bideo diseinua: Eugenio Szwarcer
Soinu diseinua: Damien Bazin
Argi diseinua: Luis Martí
Nazioarteko Managementa: Aina Pociello
Claudiaren ekoizpena: Grec Festival de Barcelona 2016, Centre de Cultura Contemporània de Barcelona, La Conquesta del Pol Sud, Centre D´Arts Escèniques de Terrassa
Babeslea: Institut Català De Les Empreses Culturals
Laguntzailea: Casa Amèrica Catalunya