Growing young, Dantzaz

Growing young, Dantzaz
Egia K.E.
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2018(e)ko martxoak 08
/ 13:00
12,8 EUR
Sarreren salmenta
Estreinaldia

Oharra: kontsultatu aldez aurretik erosiz gero dauden deskontuak.

Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza. "Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak". Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat. Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.

Egileak: Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma

Zuzendari artistikoa: Adriana Pous

Dantzariak: Pauline Bonnat, Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Fernando Luis, Iker Rodriguez, Teresa Royo, Olaia Valle

Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)

Teknika-ekipoa : Eragin Stac

Jantziak: Nahia Salaberria

Argazkia: Blanca Razquin, Janpol Dunand

Bideoak: Beñat Gereka (Txikota)

Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte.

Informazio gehiago: DANTZAZ


Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastiaán - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Orain Kultura
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • iberescena
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • Festival Territorio Violeta
  • Fundación Smedia

2018© copyright