Antzokiak

Victoria Eugenia Antzokia

Argentinar Errepublika, 2

Victoria Eugenia antzokia 1912ko uztailaren 20an inauguratu zen. Horrela Donostiak, hiriko zaharrena zen Antzoki Zaharrari bigarren antzoki bat gehitu zion. Ordutik, Victoria Eugenia antzokia Donostiako eszenatoki nagusia izan da. Bertan ospatu dira hirian izan diren kultur jaialdi nagusienak. dFERIA hasi zenetik, Victoria Eugenia izan da bere gunerik enblematikoena eta 788 ikuslerentzako jarlekuak ditu.

Antzoki Zaharra - Fundación SGAE Gunea

Kale Nagusia, 3

Antzoki Zaharra, izenak dioen bezala, hiriko antzokirik zaharrena da. 1850ean inauguratu zen. Orain, 500 ikuslerentzako jarlekuak ditu. Gaur egun, programazioan zinea eta antzerkia txandakatu ohi dira. Arte eszenikoei dagokienez, aipatzekoa da neguko programazio ohikoa eta udako programazio komertziala. Ohiko programazioaren barruan, ospe handiko konpainiak eta hain ospetsu ez direnak txandakatu ohi dira, eta arreta berezia eskaintzen zaio Euskal Herriko konpainien produkzioak erakusteari. Haurrentzako antzerki programazioa ere badu. Udako denboraldian, Antzoki Zaharrak estatuko antzerkiko konpainia puntakoenak hartu ohi ditu.

Gazteszena aretoa (Egia K.E.)

Baztan, 21

Egia antzoki modernoa da, 1998ko maiatzaren 27an inauguratua. Aretoari Gazteszena deritza, eta hainbat erabilera dituenez, askotariko emanaldi eszenikoak har ditzake. Guztira 264 lagunentzako jarlekuak ditu, eta beste 500 har ditzake zutik. Antzerki programazioa, oro har, ikuskizun abangoardiakoenei begira dago. Orobat, gaur egungo dantzaren programazioa ere nabarmentzen da, bai eta musika eskaintza askotarikoa ere: pop, jazz eta munduko musiken kontzertuak. Gainera, Egiak badu haurrentzako antzerki programazioa ere, gehiena euskaraz.

Intxaurrondo K.E.

Otxoki,218

2011ko abenduaren 17an ireki zituen ateak Donostian egin den azken espazio eszeniko eta kultur etxeak, Intxaurrondo auzoan hain zuzen. 438 m2-ko espazioa sortu da kamerino, biltegi eta kontrolarentzako. Bertan eszenatokia eta grada mugikor batzuk jarri dira espazioari formatu aniztasuna emateko, zutik, eserita... 500 lagunentzako aforo dauka zutik eta 200 eserita gradetan. Areto nagusi honetan musika programazioaz gain, auzoaren eskaerei erantzungo zaie eta haur programazioa ere landuko da.

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)

Hériz,20

Lugaritz 1993ko maiatzaren 30ean inauguratu zen, eta antzokia zeukan lehen kultur etxea izan zen. Guztira 240 ikuslerentzako jarlekuak ditu, eta formatu txikiko antzerki emanaldietan dago espezializatuta. Lugaritz Kultur Etxeak zenbait programazio profesional dauzka: formatu txikiko antzerkia, batez ere ikusle gazteei zuzendua, eta haurrentzako antzerkia, batez ere euskaraz.

Victoria Eugenia Club

Okendo plaza

Zirkulu-erdiko forma duen areto berri hau besaulki-patioaren azpian dago kokatua eta erabat ekipatua dago ikuskizunak, aurkezpenak eta formatu txikiko ekitaldiak egiteko. Kanpoko sarrera independente bat du eta kafetegiarekin dago lotua.

Museo San Telmo

Zuloaga plaza, 1

San Telmo Museoa hiriaren Alde Zaharrean kokatuta dago. XVI. eta XXI. mendeetako arkitektura uztartzen dituen gune bizi-bizia da eta euskal gizartearen muinean murgiltzea proposatzen dio bisitariari 2011n berritu zenetik. Donostiaren bizitza kulturalean guztiz txertatuta dago museoa, bere programazioaren bitartez nahiz hiriko ekitaldi nagusiekin (dFeria, besteak beste) egiten dituen lankidetzen bitartez.

Convent Garden, Cripta

Easo kalea, 20

Leku berri bat Donostian, tokiko kultura zentzu zabal batean bizi eta gozatzeko irekia... Erreparazioko Mariaren Ahizpen komentua izandakoan kokatua, gune desberdinak eskaintzen ditu kultur eskaintza onenaz, proposamen gastronomiko berritzaileez eta askotariko ekitaldiez gozatzeko.

Kutxa Kultur Kluba 

Tabakalera eraikina, lehen solairua 

Ikuskizunetarako areto honetan, batere konbentzionala ez den kultur eskaintza modernoa, freskoa eta alternatiboa eskaintzen zaigu. Ekipamendu onenaz hornitutako gunea da KLUBA, lurraldeko aretoen artean erreferentzia izatea helburu duena. Zabalik dago jaialdiak, musika sustatzaileak... hartzeko, eta musikaren eta formatu txikiko arte eszenikoen agertokian bizirik dauden guneen mapa osatzen du.

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastiaán - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Orain Kultura
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • iberescena
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • Festival Territorio Violeta
  • Fundación Smedia

2018© copyright