Jarduera profesionalak

dFERIA
Erakusleihoa

dferia17 taller cofae

Feriaren lau egunetan zehar, aurkezpenak eta topaketa uneak garatzen dira, akreditatuak, antolatzaileak, agintariak eta gonbidatu berezien artean. Informazio gehiago.

Bideratzaileak: Pepa Marteles eta Iva Horvat

montaje facilitadoras_web

2018ko dFERIAk bi bideratzaile izango ditu bigarren urtez. Bideratzailearen funtzioa izan ohi da elkar ezagutzen ez duten profesionalak harremanetan jartzen eta haien arteko topaketak bideratzen laguntzea. Aurten, Pepa Marteles eta Iva Horvat izango ditugu bideratzaile Donostian.

dFERIA topaketak: erakundeak eta profesionalak

dferia17 presentacionesyreuniones

dFERIAra, azken urteotan, hainbat erakunde, elkarte, konpainia eta bestelako erakundeak etorri dira. Agente horien guztien arteko sinergiak bilatzeko, dFERIAren edizio honek topaketa laburretarako espazioak proposatzen ditu, nazioarteko programatzaileen, erakundeen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen artean, elkarrenganako ezagutza-nitxoak ezartzeko, hori baita beren artean lan- eta merkataritza-loturak erakartzeko modu bakarra, elkarren arteko ezagutza. Informazio gehiago.

Imperio-Museo de la Ficción- Erakusketa 

matas umpierrez web

Berlinen aurrestreinaldia izan ondoren (otsailak 3), hau da Imperioren estreinaldi erabatekoa, Matias Umpierrez artista diziplinartekoaren Museo de la Ficción proiektuaren lehen pieza. Bideo-instalazio performatibo hau arte bizien, bideoartearen eta zinearen bidegurutzean dabil, fikzioaren denbora- eta espazio-mugak hautsiz eta "museifikazioa" bilatuz, hots, izate iheskorra ekintza dramatiko etengabe bihurtuz. Informazio gehiago.

dPRODUCCIÓN deialdia

dferia18 dproduccion proiektua

dFERIAren helburua da merkatua sorraraztea eta aurkeztutako ikuskizunak plaza berrietara zabaltzea, ahalik eta bizialdi profesional luzeena lor dezaten. Sorkuntza eszenikoa aurreprodukziotik abiatuta indarberritzea da dPRODUCCION proiektuaren asmoa. Horretarako, gehienez zortzi proiektu hautatuko ditu haiei diruz laguntzeko, eta 30.000 €-koa da inbertsioaren gutxieneko diru-hornidura. Egoitza EBeko herrialdeetan duten konpainiei, ibilbide profesionala sorkuntza eszenikoan egina dutenei zuzentzen zaie deialdi hau. Deialdiaren oinarriak [PDF]

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastiaán - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Orain Kultura
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • iberescena
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • Festival Territorio Violeta
  • Fundación Smedia

2023© copyright