dFERIA akreditatutako profesionalak

Azokara joan nahi duten interesatuek izena emateko formularioa bete beharko dute harremanetarako datuekin eta profesional baldintza egiaztatzen duten dokumentuekin. Galdekizuna bete aurretik, kategoria profesionalak aztertu behar dira erraztasun logistikoak ezagutu eta profil profesionalarentzako egokiena aukeratzeko.

Azokan parte hartzeko bi modu daude:

AKREDITATU GISA

Sarrerak eskatu ahal izango dituzu ikuskizunetara joateko eta akreditazioa erabili ahal izango duzu azokaren gune komunetan eta jarduera profesionaletan sartzeko.

Oharra: Gonbidatuen taldearen eskaeren arabera, VEArako eta AZ Fundación Sgae Gunerako sarrera ematen saiatuko da. Toki mugatuko beste lekuentzat, ezinezkoa izango da seguruenik.

  • Arte eszenikoen konpainiak/ekoizleak, Azokan ikuskizun bat egingo dutenak izan ezik.
  • Arte eszenikoko ikuskizunen hornitzailea.
  • Kultura eta hezkuntza arloetako instituzioetako, erakundeetako edo enpresetako beste profesional batzuk.

Bidaiaren ondoriozko gastuak, ostatua eta mantenu gastuak akreditatuak ordaindu beharko ditu.

OHARRA: Azokan ikuskizun bat aurkeztuko duten Arte Eszenikoen konpainientzat, ikuskizunaren orduaren eta egunaren arabera, ordainduko dute antolatzaileek aurretik adostutako konpainiako partaideen ostatu eta mantenu gastuak.

GONBIDATU GISA

Antolatzaileek ordainduko dituzte ostatua, gosaria eta dieta erdia. Ostatua logela bikoitzekoa izango da. Batentzako logela nahi duenak 25€ ordaindu beharko dizkio zuzenean hotelari gau bakoitzeko.

Azokak hurrengoei luzatzen die gonbidapena:

  • Kultura programatzaile publiko eta pribatuak, azoken eta jaialdien programazioaz arduratzen diren pertsonak, eta arte eszenikoen arloko elkarte profesionalen ordezkariak. Eskakizuna berresteko, webgunea eremua edo esteka gehitu bete beharko da bere ardurapeko programazioarekin.
  • Gutxienez 5 enpresaren ordezkari diren banaketa enpresak, azokako programazioko ildoekin lan egiten dutenak eta azken urtean zehar sektorean presentzia aktiboa izan dutenak. Eskakizuna berresteko, ordezkatzen dituen enpresen txostenak agertzen diren estekak gehitu edo webgunea eremua bete beharko da. Ordezkatzen dituen enpresak, antolatzaileen iritziz, azokaren programazioaren ildoarekin bat etorri behar dute.

Azokak ordezkari bakar bat gonbidatuko du entitate bakoitzeko.

Lekua mugatua da. Kontuan hartuko da partaidetzaren berrespenaren ordena eta beti emango zaie lehentasuna egunero agertuko diren profesionalei.

Lekuen arabera, barrutietan sartzeko ordena erakundeak zehazten duena izango da.

Garrantzitsua: Eskakizuna bidaltzeak ez du esan nahi automatikoki gonbidatu denik. Erakundearen erantzunak berretsiko du.

Eskakizunean adierazitako egunetan azokara ez bada joaten, aldaketen berri eman behar zaie antolatzaileei. Jakinaraziko ez balitz, eskatzaileak ordaindu beharko ditu gastuak.

Formularioa bete

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastiaán - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Orain Kultura
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • iberescena
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas

2019© copyright