Eszena Dantz, Konpainia ugari

shojo
Gazteszena (Egia K.E.)
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2019(e)ko martxoak 11
/ 12:00
10 EUR
Sarreren salmenta

Zazpi dantza antzezlan:

MADERA, Denis Santacana

Maderan, koreografoaren esperientzian bertan inspiratua da dramaturgia, urte asko kanpoan bizi izan ondoren bere sorlekura itzultzen denean. Naturak jatorrira itzultzeko egiten dion deiaren eta hara berregokitzeko zailtasunaren arteko gatazka pertsonala, iraganeko mamuen kontrako borrokan.

ZUZENDARITZA: Denis Santacana Maiztegui ANTZEZLEAK: Denis Santacana, Víctor Fernández, Yenalia Palmero

B L O C K, Amaia Elizaran

Blokatu, buxatu, galarazi, geldiarazi, oztopatu, bakartu...Blokeoak galarazi egiten dio norbaiti bere bizitza normal egitea, eta modu bat baino gehiagotan eragin diezaioke.Gizakiok, aldika, ezin izaten dugu adierazi erraz geure burua, eta zail egiten zaigu gauzen zentzua aurkitzea.

ZUZENDARITZA: Amaia Elizaran ANTZEZLEAK: Leire Otamendi Amaia Elizaran MUSIKA: Lander Zalakain (Belako) PRODUKZIO MUSIKALA: Josu Ximun (Belako) KANPO BEGIRADA: Marti Güell DIRU-LAGUNTZAK: Karrikan, Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Donostia Kultura, Etxepare ESKERRAK: Dantzagunea, Hameka, Mendi zolan.

SHŌJO, Mey-Ling Bisogno

MANGAtik sortutako pertsonaia. Neskato txiki eta xalo bat, elementu magiko batzuk eta botere fantastikoak dituena. Begi handiok adierazten dute hori, begi-ninien distirak, ikusmira ulertezinen islak, betileen punta beltzek eta argi-burbuilek, bitxiki geldi, lanpara erraldoiak balira bezala, orainaldi beirakaraz iragan arraroa argitzen.

KOREOGRAFIA ETA ZUZENDARITZA: Mey-Ling Bisogno ANTZEZLEAK: Aiala Echegaray, Edoardo Ramírez Ehlinger JATORRIZKO MUSIKA: Martín Ghersa KOLABORAZIO ARTISTIKOA: Marianela Pensado ZUZENEKO MUSIKARIAK: Martín Ghersa, Isabel Romeo KOMUNIKAZIOA ETA BANAKETA: Cristina Pérez Sosa - peso producciones ATREZZOA: Mey-Ling Bisogno ARGIZTAPEN DISEINUA: Cía de la Luz JANTZIAK: Milan Hau. Madrilgo Komunitatearen, C.C. Conde Duque eta Komunitatean dauden Koreografoen euskarriarekin.

THE PLACE, Alessio Natale

Bizi dugun garai honetan, bistakoa da espazio falta, helburu atzemanezina da nahi dugun lekua aurkitzea. The Placek, egunerokotasunaren bidetik, aurkezten digu gizarte bat non boterea lortzeko borrokak piramidearen erpinean egonarazte baikaitu, non ia beti indartsuenak irabazten baitu ahularen lepotik, eta non batzuk besteokin korapilatuz gorenera iristen baikara.

KOREOGRAFOA: Alessio Natale DANTZARIAK: Sheila Bareas Luis, Iria Fernández Lumbrera, Michele Manganaro, Andrea Montañés Andreu, José Montero Soriano MUSIKA: Karl Jankins (Allegretto), Olafur Arnald (Brim).

EL OTRO, Clémence Juglet

Gure identitatea bilatzea eta tinkatzea, gizartean dugun irudiaren garrantzia, eta gure nortasunaren alderdi desberdinak, izatea eta itxurak egitea tarteko. Ni neu izatea, besterik gabe: horrek beldurtzen gaitu gehien. Ikasgaia eman genuen inoren beharrak asetzeko, inoren ikuspuntuaren arabera bizitzeko, onartuko ez ote gintuzten beldurrez.

KOREOGRAFOA ETA DANTZARIA: Clémence Juglet MUSIKA: Mike Sheridan, Harry Escott, Sandrine Piau

THE MORE YOU DANCE THE MORE YOU GET, Evie Demetriou

Lan honen oinarrian gorputza behartuta erabiltzearen ideia dago, salgai gisa, emakumeen sexu-esplotazioa dela eta. Aurpegirik gabeko norbait agertokian, gorputza behin eta berriz erakustera, saltzera eta birsaltzera behartua. Higidura fisikoaren hizkuntzaz egindako lan honek barnekoitasuna eta umorea konbinatzen ditu, higidura eta soinua, arriskua eta ustekabea.

ZUZENDARITZA ETA ANTZEZLEA: Evie Demetriou AHOLKULARIA: Tabea Martin AHOTS COACH-A: Cathryn Robson JANTZIAK: Kristia Michaelidou ARGIZTAPEN DISEINUA: Alexander Jotovic MUSIKA: Come and Play, Damian Lazarus DIRULAGUNTZA: Ministerio de Cultura y Educación de Chipre, apoyada por Rialto Theatre, Dance House Lemesos-en laguntzarekin KOMUNIKAZIOA ETA BANAKETA: Cristina Pérez / peso producciones.

AN ENCOUNTER, Jordi L. Vidal

An Encounter ikuskizun originala, ikusgarria eta dinamikoa da, eta akrobazia, dantza eta antzerki fisikoa konbinatzen ditu. Bi pertsonaren elkartze samur eta beroa, hunkigarri gertatzen dena irribarre eta ustekabe sorta batean. Elkarrekin lotutako koadro eszenikoek osatzen dute sorkuntza-lan hau.

ANTZEZLEAK: Youri De Gussem, Julie Querre KOREOGRAFIA ETA ZUZENDARITZA: Jordi L. Vidal JANTZIAK, OSAGARRIAK ETA ESZENOGRAFIA: Perrine Langlais KOREOGRAFIA COACH-A: Michou Swennen, Mariano Bolfarini AKROBAZIA ETA SLAPSTICK COACH-A: Anthony Lefebvre y Gonzalo Alarcón.

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastiaán - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Orain Kultura
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Etxepare
  • oara
  • cofae
  • ballet T: Centro Coreográfico Transfronterizo
  • Eszena-T
  • Unión Europea
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • iberescena
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas

2019© copyright