dFERIA akreditatutako profesionalak

Bertaratzeko interesa dutenek izena emateko inprimakia bete beharko dute, beren harremanetarako datuekin eta beren izaera profesionalaren egiaztagiriekin. Galdetegia bete aurretik, lanbide kategoriak kontsultatu behar dira, erraztasun logistikoak zein diren jakiteko eta lanbide profilerako egokiena aukeratzeko.

Ferian parte hartzeko bi modalitate hauek daude:

1. GONBIDATU GISA

Ostatua, gosaria eta dieta erdia antolatzailearen kontura izango dira. Ostatua gela bikoitzean izango da. Logela indibiduala nahi duenak gau bakoitzeko 25 € ordaindu beharko dizkio hotelari zuzenean.

Feriak honako hauek gonbidatzen ditu:

  • Kultura programatzaile publiko eta pribatuak, baita azoka eta jaialdietako programazioaren arduradunak eta arte eszenikoen arloko elkarte profesionalen ordezkariak ere. Eskaera berretsi ahal izateko, web eremua bete beharko da, edo arduradun gisa egindako programazioa jasoko duen esteka gehitu.
  • Gutxienez 5 konpainia ordezkatzen dituzten banaketa enpresak, Feriaren programazio ildoak bilduko dituen banaketa agenda eta azken urtean sektorean izandako presentzia aktiboa izango duena. Eskaera berretsi ahal izateko, web eremua bete beharko da eta bertan ordezkatzen diren konpainien dosierrak agertu beharko dute. Ordezkatzen diren konpainiek koherentzia izan beharko dute, erakundearen iritziz, Feriaren programazio ildoarekin.
  • dFERIAn programatutako konpainien ordezkaria.
  • Komunikabideak. Eskaera berretsi ahal izateko gonbidatuak komunikabideko kidea dela egiaztatu beharko du.

Feriak ordezkari bakarra gonbidatuko du erakunde bakoitzeko.

Garrantzitsua: Eskaera bidaltzeak ez dakar besterik gabe gonbidapena egitea. Erakundearen erantzunarekin baieztatzen da gonbidapena.

OHARRA: Feriak antolatutako eta hala eskatutako jardueretan parte hartzeko konpromezua hartzen dute gonbidatutako pertsonek, baita Feriaren ondoren asebetetze inkesta bat egitea ere.

2. AKREDITATU GISA

Eskubidea emango du ikuskizunetara joateko sarrerak eskatzeko, eta akreditazioa azokako espazio komunetan eta jarduera profesionaletan sartzeko erabiltzeko.

Oharra: Gonbidatu taldearen eskariaren arabera, ahalegina egingo da VEAko eta AZ Fundación SGAE Guneko sarrerak emateko. Gainerako espazioetan, edukiera txikia dutenez, ziurrenik bideraezina izango da hori.

  • Arte eszenikoen konpainiak/ekoizleak, Azokan ikuskizun bat aurkezten dutenak izan ezik.
  • Arte eszenikoetako ikuskizunen banatzailea.
  • Kulturaren arloko instituzio, erakunde edo enpresetako edo hezkuntza sektoreko beste profesional batzuk.

Bidaiaren, ostatuaren eta mantenuaren gastuak akreditatuaren kontura izango dira.

Plazak mugatuak dira. Parte hartzea baieztatzeko hurrenkera kontuan hartuko da, eta beti emango zaie lehentasuna egun guztietan geratzen diren profesionalei.

Eskuragarri dauden tokien arabera, esparruetara sartzeko hurrenkera lehenengo puntuan ezarritakoa izango da.

Eskaeran adierazitako egunetan Feriara joan ezean, 48 ordu lehenago jakinarazi behar zaio antolatzaileari aldaketen berri. Jakinarazi ezean, eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu deuseztatzeak eragindako gastuak, zuzeneko ordainketa gisa.

Formularioa bete

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • Etxepare
  • cofae
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Unión Europea
  • Tabakalera

2020© copyright