Historia

Historia 1988-2020

Lehen etapa (1988-91)

Feriaren lehenengo lau edizioak, hain zuzen 1988 eta 1991 artean antolatu zirenak, neguan izan ziren. Urte haietan, urtarrilaren amaieraren eta otsailaren hasieraren artean antolatu zen Feria Donostian. Hasierako urte haietan egindako lanaren eta bigarren etapa batean egindakoaren artean desberdintasunak ikus badaitezke ere, berdin eta aldaketarik gabe eutsi zaio Feriaren izpirituari: alde batetik, hastapenetatik merkatu berriak irekitzeko eta Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean egindako ikuskizun profesionalak sustatzeko lan egiten du Feriaren antolakuntzak; eta, bestetik, hiriak eta hiritarrek Feria bertatik bertara ezagutzea eta Donostia jai giroan eta antzerki munduan murgiltzea lortu nahi da.

Feriaren lehenengo etapa honetan, hiriko bi espazio eszeniko enblematiko erabili ziren nagusiki: Victoria Eugenia antzokia eta Antzoki Zaharra. Zenbaitetan, beste agertoki batzuk aukeratu ziren ikuskizunen eskaintza zabaltzeko (Antzerti, San Telmo, udaletxeko etxabea...); beste batzuetan, antzoki bakoitzean bina funtzio programatu ziren helburu berberarekin. Hasierako urte haietan, dagoeneko proposamen eszenikoen eskaintza ahalik eta anitzena egin nahi zen, betiere aretoko ikuskizunak eskainiz. Ezin daiteke esan kaleko antzerkia Feriaren funtsezko ardatza zenik, baina aretoetan programatutako ikuskizunekin batera, arreta berezia jartzen zen kaleko animazioan. Gainera, lehenengo etapa honetan antzerki munduarekin erlazionatutako jarduera anitzak eta ugariak antolatzen ziren: erakusketak, eztabaidak, eta abar.

Bigarren etapa (1998 – 2006)

Hainbat arrazoik eraginda, ez zen Antzerki Feriarik antolatu sei urtetan, baina Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura Ministerioak eta Donostiako udaleko Kultur Udal Patronatuak emandako laguntzari esker, 1998an urtean Antzerki Feriaren bosgarren edizioa antolatzea lortu zen. Izpiritu berbera izanik, etapa berri honetan espazio gehiago eta hobeak eta proiektu handizaleagoa eskaini dira.

1998an, Victoria Eugenia antzokiarekin eta Antzoki Zaharrarekin batera, bi agertoki berri barne hartu ziren Ferian: Egiako Kultur Etxea eta Lugaritz Kultur Etxea; horrela, beraz, lau antzokitan banatu zen eskaintza. Eta aipatutako bi espazio berrien formatuari esker (ertaina eta txikia, hurrenez hurren), Feriaren eskaintza anitzagoa izatea lortu da.

Hirugarren etapa (2007- 2018)

2007an Victoria Eugenia eraberritua ireki ondoren, antzerki asko hor egiten hasi ziren berriz. Esanak esan, etapa berri honetan etengabe ari da aldatzen eta aberasten Feria. Urte gutxitan ugaritu egin da eskainitako lan kopurua, eta baita ere ugaritu egin dira Feriara etorritako profesional ziurtatuak eta Feriaz gozatu duten ikusleak. Izugarri aberastu da programazioa, eta arte eszenikoetako profesionalen arteko hausnarketa eta harremanak sustatzea helburu hartuta, geroz eta jarduera gehiago antolatzen dira. Gainera, gero eta handiagoa da Feriaren baitan dantzak duen agerpena; sentzu honetan, garrantzi berezia ematen zaie euskal koreografoen lanik bikainenen erakusketari. Victoria Eugenia Antzokiaren irekiera eta hark sortutako ospea aitzaki hartuta, Kaleko Arteak sartu ziren, berriz ere, feriaren programazioan. Arrakasta izan bazuten ere, krisialdi ekonomikoa iritsi zen, eta aurrekontu arazoak zirela-eta 2009. urtean programatik kendu ziren. Honela, aretoko proposamenetan zentratu ziren indarrak, hau da, antzerki eta dantza ikuskizunak gune itxietan, dFERIAko ezaugarri nagusienetako bat.

Etorkizunera begira, konpromiso argia hartu dugu Donostiako dFERIA Europako arte eszenikoen munduan antolatzen diren topagune garrantzitsueneko bat bihurtzeko lanean jarraitzeko. Xede horrekin, urteak joan eta urteak etorri, dFERIAko antolakuntzak eskaintza hobetzeko lan egiten du, izan ere, gure gogoa da feriak irauten duen egunetan hiriak, bertako biztanleek eta gurera etortzen diren bisitariek, guk eskainitako antzerkiaren festa handiaz goza dezaten.

25. urteurrena (2019- gaur egun)

2019. urtean dFERIAk 25 urte betetzen ditu eta merezimendu guztiekin ospatzen du. Kaleko antzerkia berreskuratzen da, feriaren aurreko asteburuan programazio zabala eta arrakastatsua burutzen da. Prezioen politika zabaltzen da eta hiriko gune eszeniko nagusietan (Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean) abonamenduak eskaintzen dira, ondorioz, Donostiako publikoaren fidelizazioa lortzen da. Gainera, profesionalek ferian duten eremua erregularizatu egiten da, hainbat egitasmorekin: topaketak, negozio foroak, koprodukzio proiektuak, tailerrak eta ikastaroak, work in progress-ak eta ildo ezberdinetako aurkezpenak, erakunde publiko eta pribatuen laguntzari esker. Finean, edizio bakoitzean emanaldi programa aberastu eta osatu egiten duten hainbat jarduera paraleloak.

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • Etxepare
  • cofae
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Unión Europea
  • Tabakalera

2020© copyright