Komunikabidentzako lan-arauak

GONBIDAPEN, SARRERA ETA AKREDITAZIOEN BILKETA

Prentsako akreditazioak martxoaren 5a eta 9a bitartean jaso beharko dira Okendo plazan kokatuta dagoen dFERIA gunean.

Akreditatzen ez diren profesionalei eskaintzen zaizkien gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan jasoko dira, martxoaren 6tik aurrera.

ARGAZKILARIENTZAT

Argazkiak FLASHIK GABE egingo dira beti.
Argazkiak ikuskizunaren lehenengo BOST minutuetan egingo dira, antolakuntzak mugatutako gunea errespetatuz eta inoiz ere ez eszenatokitik bertatik.
Doako kale ikuskizunak: argazkiak ikuskizunaren lehenengo BOST minutuetan egingo dira, publikoari eta artistei eragotzi gabe.

IKUS-ENTZUNEZKO MEDIOENTZAT

dFERIAko Prentsa Bulegoarekin aldez aurretik harremanetan jarri beharko dira.
Ezingo da mahaiko soinua hartu ez ordainpeko ezta doako eszenatokietan ere.
Inondik ere kamara ekipoa ezingo da eszenatokian sartu.
Zuzeneko edo bestelako grabaziorik egin nahi izanez gero, aurretik Prentsa Bulegoarekin harremanetan jarri beharko dira, bereziki aretoren batera unitate higikorra eraman behar bada, aparkalekua denboraz antolatu ahal izateko.
Doako kale ikuskizunak: nahiz eta sarbidea librea izan, bost minutuko ohiko araua ezartzen da, eta ezingo da ikuskizuna bere osotasunean grabatu, inondik inora.

IRRATIENTZAT

Ezingo da mahaiko soinua hartu ez ordainpeko ezta doako eszenatokietan ere.
Aretoren batera unitate higikorra eraman behar bada, aurretik Prentsa Bulegoarekin harremanetan jarri beharko dira, programaren produkzioa antolatu ahal izateko.

Formularioa bete

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • Etxepare
  • cofae
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Unión Europea
  • Tabakalera

2020© copyright