Gaur, urtarrilak 24, dFERIAren programazio osoa aurkeztu da (Programazio eszenikoa atalean dago ikusgai). Ikuskizun hauetarako sarrerak eta abonuak, gaur jarriko dira salgai, goizeko 11:30etik aurrera, gure leihatiletan eta donostiakultura.eus/sarrerak izeneko webgunean.
Aurten, martxoaren 9tik 12ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbatean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Edizio honetako gaia PASIOA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2020 programazioa. 32 konpainien, 32 ikuskizun eta 42 emanaldi izango dira Donostiako hainbat antzeztokietan zein kalean.
Nobedadeen artean aipatzekoa da publiko berriei ireki nahi dela, horrexegatik, publiko gazteari zein familiei zuzendutako hainbat antzezlan programatu dira. Gainera, iaz bezala abonuak eta mauka interesgarriak izango dira aldez aurretik erosten dutenentzat.
Aurten, martxoaren 9tik 12ra bitartean izango da dFERIA, nahiz eta aurreko larunbatean programatutako zenbait ikuskizun bere baitan hartu. Aurtengo gaia PASIOA izango da, ardatz horren inguruan garatuko da hein handi batean 2020 edizioko ildo editoriala.