Oharra: Ikuskizuna hasi aurretik, eta konpainiaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da 19:30ean, antzokiko Txina Aretoan. Emanaldiaren ondoren, eta Ballet T proiektuko Ardo bat koreografoarekin programaren barne, konpainiak aurkeztutako lanaren sorkuntza prozesuaren zokoak aztertu eta ezagutaraziko dizkie bertaratuei antzokiko Club Aretoan.
Euskaltzaindiaren Mendeurrenaren testuinguruan, euskara batuaren historia dantzatua.
"Herria da gorputza, hizkuntza bihotza" Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez.
Kontsultatu ikuskizun honek dituen deskontu eta abonuak.
ZUZENDARITZA: Edu Muruamendiaraz
GIDOIA: Xabi Paya
ESZENA ZUZENDARITZA: Ainhoa Aierbe
KOREOGRAFIAK: Aukeran DK
KOREOGRAFI LAGUNTZAILEA, AHOLKULARIA: Natxo Montero
MUSIKA SORKUNTZA, ZUZENDARITZA: Aitor Etxebarria
ARGIZTAPENA, ESZENOGRAFIA & BIDEOESZENA: Carlos Solano
ZUZENDARI LAGUNTZAILEA: Eli Alberdi
DANTZARIAK: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ekain Kazabon, Maier Muruamendiaraz , Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun
MUSIKARIA: Aitor Etxebarria
JANTZIEN DISEINUA: Oscar Armendáriz
KARTELAREN DISEINUA: Ritxi Ostariz
EKOIZPEN EXEKUTIBOA: Aukeran DK, Euskaltzaindia
EKOIZPEN LAGUNTZAILEA: Jaione Jauregi
ARGAZKILARIA: David Herranz
BANAKETA: Bapo Bapo Produkzioak S.L.
Informazio gehiago: Aukeran