Bidai luzeetatik etorri berriak, Europako zirkoetan barna ibili ondoren, Gari, Montxo eta Joselontxo prestaketetan ari dira pistan azaldu eta beraien Ikuskizun Handia eskaintzeko.
Baina emanaldia egiteko behar diren tramankulu, maleta eta kutxak ez dira oraindik iritsi. Zapata handiak, sudur gorriak, saxofoia, tronpeta, tuba... falta dira!
Zer egin orain? Ikusleak zain daude eta ikuskizunak hasi behar du!
dFERIAk ikuskizun hau programatu du Tutik Clowns taldearen 25. urteurrena ospatzeko.
Informazio gehiago: Petitxou.