Ni, munduko txarrena gaurkotasun handiko ikuskizun musikala da. Guztiari eta guztiei aurre egiten dien emakume baten historia da. Bere bertsoen indarrez, Sor Juana Inés de la Cruzek aginterri dekadente bateko gorte koloniala liluratuko du.Bertan boteretsuen maitale bihurtuko da, Urrezko Aroaren musa eta bere espiritu menderakaitza oinperatu ezin duen Elizaren biktima. Ikuskizun bitalista da, kolorez, musikaz, edertasunez eta bere garaian jenioa izan zen emakume baten irudimenaz kutsatua, gaur egun ere harritzen jarraitzen gaituena.
ZUZENDARITZA: Olga Margallo
TESTUA: Antonio Muñoz de Mesa
JATORRIZKO MUSIKA: Iñaki Salvador
ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Dorleta Urretabizkaia
JANTZIAK: Lola Trives
ARGIZTAPEN DISEINUA: Xabier Lozano
AKTOREAK: Itxaso Quintana, Nerea Gorriti, Ana Pimenta, Ainara Ortega, Ugaitz Alegria
ESZENOGRAFIA DISEINUA: Marcos Carazo
EKOIZPEN ZUZENDARITZA: Ana Pimenta
EKOIZPENA: Monika Zumeta
Informazio gehiago: VAIVÉN