Lan honek, Maria Tsvetaieva poeta errusiar jenialitasunak ukituaren bizitzako zati bat harturik, bi emakume poeta gazte bata bestearen aurrean jarri zituen patua harturik, bien sorkuntza modu ezin bikainagoan indartu zuen topaketa apasionatu, kimiko, fisiko eta intelektuala harturik, subjektibotasunerako eskubidea aldarrikatu nahi luke, homosexualitate deritzon estereotipoa hautsi, eta himno bat sortu sentiberatasunari, estetikari eta maitasunari.
Poetena da gaitasun aparteko hori, gizakiaren patua goratzen duten mezuak igortzekoa, Artearen bidez jakinaraziz ezen sentiberatasun garatu batek baino ezin dituela elkartu gizakiak. Marina Tsvetaieva eta Sofia Parnok sexu-askatasunerako eskubiderantz doan bidea irekitzen saiatzen dira, pentsatuz gizakiak sexu-harremana ez duela zerbait ezdeus, baizik eta MAITASUNerako bideetako bat.
EGILEA, ZUZENDARIA: Irina Kourberskaya
ANTZEZLEAK: Rocío Osuna, Catarina de Azcárate
ESZENOGRAFIA, KOREOGRAFIA, JANTZIAK: Irina Kourberskaya
ARGIZTAPEN DISEINUA: Eduardo Pérez de Carrera, Miguel Pérez- Muñoz
ARGIZTAPEN TEKNIKARIA: Nicolás Orduna
KARTELAREN DISEINUA: Paula Sánchez
Informazio gehiago: Tribueñe