Sexu-trafikatzaile batek giltzapean eduki du Carmen lau urtean, harekin neskato bat izan eta gero. Umea aitaren zaintzapean dago orain. Hemeretzi urte bete berri, Carmenek ez du galdu prostituzio-sare horretatik alabarekin ihes egiteko esperantza.
Obrak bide ematen du gaur egungo gertaerez gogoeta egiteko, emakumeen trafikoaz eta bahiketez, alegia; horrekin batera, gazteek gizarte desartikulatu honetan duten zaurgarritasunaren gaia ukitzen du, eta dei egiten du askatasuna kentzearekin zerikusia duten zenbait delituri aurrea hartzeko, sare sozialetatik iragazten den informazioari buruzko ikuspegia emanez.
DRAMATURGIA, ZUZENDARITZA: Aldebarán Casasola Tello
ANTZEZLEAK: Tatiana del Real, Luis Ernesto Verdín, Andrea Méndez, Juan Carlos Sáenz, Aldebarán Casasola
JATORRIZKO MUSIKA, MUSIKALIZAZIOA: Aldebarán Casasola Tello
EKOIZPEN ETA ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Ramsés Casasola
PRENTSA ARDURADUNA: Dalia Barrón Contreras
ARGAZKIA: Daniela Mahali
EKOIZPENA: Compañía de Teatro Seguidor de Pléyades
Informazio gehiago: Aldebaran