Bertaratzeko interesa dutenek izena emateko inprimakia bete beharko dute, beren harremanetarako datuekin eta beren izaera profesionalaren egiaztagiriekin. Galdetegia bete aurretik, lanbide kategoriak kontsultatu behar dira, erraztasun logistikoak zein diren jakiteko eta lanbide profilerako egokiena aukeratzeko.
Ferian parte hartzeko bi modalitate hauek daude:
Alojamendua, gosaria eta dieta erdia, antolatzaileen kontura. Alojamendua, COVID 19ren pandemiaren ondorioz, banako geletan izango da, elkarrekin bizi direnen kasuan izan ezik. Gonbidatu gisa, banako gelan, 30 € ordaindu behar dituzte gaueko, hotelean zuzenean.
Gonbidatuen kopurua mugatua izango da eta antolatzaileek konfirmatuko dute, martxoaren 3a baino lehen:
Feriak honako hauek gonbidatzen ditu:
Feriak ordezkari bakarra gonbidatuko du erakunde bakoitzeko.
Garrantzitsua: Eskaera bidaltzeak ez dakar besterik gabe gonbidapena egitea. Erakundearen erantzunarekin baieztatzen da gonbidapena.
Oharra: Feriak antolatutako eta hala eskatutako jardueretan parte hartzeko konpromezua hartzen dute gonbidatutako pertsonek, baita Feriaren ondoren asebetetze inkesta bat egitea ere.
Eskubidea emango du ikuskizunetara joateko sarrerak eskatzeko, eta akreditazioa azokako espazio komunetan eta jarduera profesionaletan sartzeko erabiltzeko.
Oharra: Gonbidatu taldearen eskariaren arabera, ahalegina egingo da VEAko eta AZ Fundación SGAE Guneko sarrerak emateko. Gainerako espazioetan, edukiera txikia dutenez, ziurrenik bideraezina izango da hori.
Bidaiaren, ostatuaren eta mantenuaren gastuak akreditatuaren kontura izango dira.
Plazak mugatuak dira. Parte hartzea baieztatzeko hurrenkera kontuan hartuko da, eta beti emango zaie lehentasuna egun guztietan geratzen diren profesionalei.
Akreditazio bakoitzak zenbakizko kode bat izango du, baita "jarduera" ibilbide bat ere antolatzaileek zehaztua, feriako espazio eszenikoetan, partekatzen diren horietan, eta garraioetan sartzeko.
Mesedez, ez bertaratu antolatzaileek markatu gabeko espazioetara, ferian zehar egiten duzuen ibilbidean.
Eskaeran adierazitako egunetan Feriara joan ezean, 48 ordu lehenago jakinarazi behar zaio antolatzaileari aldaketen berri. Jakinarazi ezean, eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu deuseztatzeak eragindako gastuak, zuzeneko ordainketa gisa.