dFERIAko espazio eszenikoak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu dira. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.
Antzoki eta kultur etxeen barruan pertsona guztiek maskara eraman beharko dute une oro, bai eraikinera sartzean, bai emanaldian zehar eta bai eraikinetik ateratzean. Ikus-entzule bakoitzak bere maskara ekarriko du etxetik.
Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan nahitaezkoa da FFP2 musukoa erabiltzea. Ikusleren batek halakorik ez badu, erakundeak ale bat eskainiko dio.
Antzokira sartzean beharrezkoa izango da eskuak garbitzea jende guztiaren esku egongo den gel hidroalkoholikoarekin. Komunetan ere egongo dira xede horretarako ura eta xaboia.
Antzokiko langileek kudeatuko dute ilararen orientazioa eta bertaratutakoen arteko segurtasun-distantzia. Gainera, aretoetara sarrera katenarien bidez egingo da.
Gure instalazioak sakon garbitzen eta desinfektatzen dira egunero: igarobideak, besaulkiak, eskudelak, igogailuak…
Txartelarekin edo kontakturik gabeko sistemaren batekin ordaintzea gomendatzen da.
Aretoaren edukierak ez du gaindituko une bakoitzean indarrean dagoen osasun araudiak ezarritakoa. Distantzia bermatzeko, aurretik esleitu zaizun besaulkiak hutsik dauden bi besaulki edo igarobidea izango ditu alboetan.
Jarduera profesionalek eta ekitaldiek une bakoitzean indarrean dagoen ordutegia beteko dute.
Aplikatu beharreko erregulazioen ondorioz, ezin dugu arropazaindegi eta anbigu zerbitzurik eman.
Antzoki bakoitzak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko eta, behin antzokian, ahalik eta azkarren joan bakoitzari dagokion eserlekura.
dFeriako ikuskizunetara eta jarduera paraleloetara bertaratzeko ezinbestekoa da akreditatzea eta antolatzaileek emandako gonbidapena izatea. Guztion segurtasuna bermatzeko, arren eskatzen dugu akreditatu edo ikuskizun eta jardueretarako gonbidatu ez den pertsona bakar bat ere ez dadila haietara bertaratu.
Antzokietan, emanaldia amaitzerakoan, megafonia bidez ikus-entzuleei adieraziko zaie euren besaulkietan itxaron beharko dutela eserita, aretoko langileek inteteko txanda ematen dieten arte. Egin kasu aretoko langileei eta, mesedez, izan pazientzia.
Arautegiak debekatzen du eskuko programak ematea. Horren ordez, QR kodeak izango dira eskuragarri programazioari edo ikuskizunari buruzko informazioa jasotzeko.
Osasun gomendioen garapenari eta une bakoitzean indarrean dauden arauei helduta, neurriak eguneratu eta horri buruzko informazioa emango da.