Tabakalera (Patioa)
Aurrez izen-ematea: Martxoaren 1-5 bitarteanKoordinazioa: Ana Belén Santiago
Informazio gehiago:txokosectorial@gmail.com
dFERIAk topagune bat proposatuko du, arte eszenikoetako programatzaile, konpainia eta elkarteek bilera laburrak mantendu eta beren arteko lan- eta merkataritza-harremanak susta ditzaten. Honela, plataforma osagarria eskainiko du dFERIAk, konpainiek beren artelanak heda ditzaten. Honela antolatuko da egun bakoitza:
Hamar mahaitan banatutako programazioko 50 arduradunek bost minutuan behin jasoko dituzte beren intereserako izan daitezkeen beste eragileen bisitak. Bilerak egiteko guneak eta mahai eta elkarrizketen banaketak funtsezko irizpidea izango dute jarduera modu seguruan garatzeko neurriak betetzea (pertsonen arteko distantzia, aireztapena, musukoaren nahitaezko erabilera, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa etab.).
*Oharra: Koordinatzaileek aukeratuko dituzte azken solaskideak eta gehieneko bisita-kopuru bat ezarriko dute aukeratutako eragile bakoitzerako, mahaitan daudenen zein bisitarien elkarrekiko interesa bilatuz beti ere, guztion lana optimizatzeko xedearekin.
Segurtasun eta antolakuntza gaiak direla-eta, arren eskatzen dugu, deialdia jaso ez duen pertsonarik ez hurbiltzea jarduera honetara.
Victoria Eugenia Antzokia (Prentsa aretoa)
Harremanetarako:Martxoaren 8tik aurreraNola egingo da: Aldez aurretik bideratzaileei hitzordua eskatuz edo tokian bertan karguan dagoen pertsonak erreserba eginez.
dFERIAra, azken urteotan, hainbat erakunde, elkarte, konpainia eta bestelako erakundeak etorri dira. Agente horien guztien arteko sinergiak bilatzeko, topaketa laburretarako espazioak proposatzen dira, nazioarteko programatzaileen, erakundeen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen artean, elkarrenganako ezagutza-nitxoak ezartzeko.
Horretarako, Mª Ángeles Marchirant eta Laura Marín Marchante bideratzaileek, feria aurretik eta ferian zehar profesional zein konpainiekin lan egingo dute elkarren arteko topaketak sustatzeko, ordutegi iraunkorrean, 10:00-18:00 bitartean, Victoria Eugenia Antzokian.
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
GonbidapenarekindFERIAko zuzendaritzaren Ongietorria eta aurkezpen-erronda:
- “Proyecto EXPORT”, Claudio Fuentes, Txileko Santiago OFF Jaialdiako Zuzendaria.
- "Informe sobre las artes escénicas en España: distribución, programación y públicos (2020)", Robert Muro, Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako Idazkari Nagusia. Arte Eszenikoen Akademiako Ikerketen Bilduman kokatzen da txosten hau.
J-AHO! II. QUIÉN ESTÁ LOCO, ¿TÚ O YO? (Amaiur Luluaga) Estreinaldia
Tabakalera, (Zinema 1)
Akreditatuentzako, aforoa bete arte.
Parte hartuko dute: Jesús Cimarro, Arte Eszenikoen Akademiako Presidentea, Luis Miguel González Cruz, Akademiako Diruzaina eta Arantxa Vela Buendía, dokumentalaren egilea.
Arte Eszenikoen Akademiak aurkezten du Lluis Pascual ohorezko akademikoaren inguruan egindako filma.
Kamera batek nekez grabatu ahal izan du hainbeste denboran saiakuntza-prozesu bat. Dokumental honetan, Lluis Pascualekin eta haren aktoreekin batera egingo dugu bidaia. García Lorcaren Comedia sin título lanean oinarrituta, Alberto Conejerok idatzi duen El sueño de la vida obra zutik jartzeko prozesu osoa jarraitzen du dokumentalak. Lehen irakurketetatik estreinaldiko egunera arte, dena dokumentatuta dago Arantxa Vela Buendiak zuzendutako film honetan.