dFERIAk Redelaeren «Etxea duzu agertoki» jaialdian parte hartuko du

Stopman

Sandra Ferrúsek idatzi eta Martxelo Rubio protagonista duen Stopman lanak irekiko du gaur gauean Etxea duzu agertoki jaialdia, Redelaek, Arte Eszenikoetarako Sare Eurolatinoamerikarrak, maiatzaren 25etik 28ra antolatutako lehen jaialdia. 

Lau egunetan zehar ikus-entzunezko 31 pieza aurkeztuko dira eta antzerkiko profesionalen lau mahai-inguru ospatuko dira mundu osoa hartu duen pandemiaz gogoeta egiteko arlo artistikotik eta teorikotik. Hitzordua bederatzi herrialde iberoamerikarretako artista eta jaialdientzat da.

Aipatutako Stopman lanaz aparte, dFERIAk, Donostiako Arte Eszenikoen Feriak, beste hiru sorkuntza-lanekin parte hartuko du: Oskara etxean (Kukai), Muxuka (Verdini) eta La familia (AteneASP, Gautena). Guztiak itxialdian Donostiako antzokietatik eskaini den DKetxean online programarako sortu dira.

Programazioari buruzko xehetasunak Redelaeko webgunean begiratu daitezke.

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • Etxepare
  • cofae
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Unión Europea
  • Tabakalera

2020© copyright