Elektra.25, Atalaya

Elektra.25, Atalaya

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2021(e)ko martxoak 16
/ 19:45
24,8 EUR
Gaztelaniaz

Atalayak 25 urte darama antzerki klasiko unibertsaleko testu handiak egokitzen, bere hizkuntza garaikidea galdu gabe. Elektra.25 honetan horregatik ageri da zenbaki hori, hots, Heiner Müller-en heriotzaren 25 urteak eta Euripidesen –Greziar Tragediaren hiru gurasoetako baten– jaiotzaren 25 mendeak gogorarazteko. Elektra.25 obrak eduki emotibo handia du, leitmotiv nagusiak iraun egin duelako denboraren joanean: mendekua, zeina gatazka askoren sorburuan egon baita eta baitago Gizateriaren historian zehar.

Mito hau jorratzean, helburua ikus-entzuleei mendekuari buruz galdera piztea da, eta aldi berean egunerokoak ez diren emozioak transmititzea; kontua ez da Elektraren historia kontatzea, ez eta ikus-entzulea pertsonaiaren batekin identifikatzea ere, baizik eta katarsia eragitea, eguneroko bizitzan beste inon edo beste inoiz sentitu ezin dituen sentipenak izan ditzan.

Koruak markatzen ditu erritmoa eta tonu emozionala obra osoan zehar. Alde horretatik, kanta etnikoek eta koreografiek pertsonaien gainetiko indarra hartzen dute. Koruaren interpretazioa oso bereizgarri ezaguna da Atalayaren hizkuntzan. Oraingo honetan, eduki emozional handia beretu du, hautaturiko herri-musikak direla eta. Azkenik, nabarmentzekoa eszenografiaren ahala, bai eta sua eta hura agertzea ere, muntaketaren erritualtasuna areagotzeko.

Zuzendaritza, dramaturgia, gune eszenikoa: Ricardo Iniesta. Aktoreak: Silvia Garzón, María Sanz, Lidia Mauduit, Raúl Vera, Javier Domínguez, Garazi Aldasoro, Imasul Rodríguez, Elena Aliaga. Koreografia: Juana Casado, Lucía You. Musika: Temas populares Balcanes, Italia, Bielorrusia. Musika konponketak: Luis Navarro. Soinu gunea: Emilio Morales. Abesbatza zuzendaritza: Marga Reyes. Argiztapen diseinua: Alejandro Conesa. Jantzitegia: Carmen de Giles, Flores de Giles. Makillajea eta ile-apainketa: Manolo Cortés. Zuzendaritza laguntzailea: Sario Téllez, Tiziano Giglio. Banaketa: Victoria Villalta. Ekoizpena: Francesca Lupo. Komunikazioa: Belén Galiano.

Informazio gehiago: Atalaya

Esku-programa

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Laguntzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • Iberescena
  • fundación sgae fundazioa
  • Tabakalera
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • San Telmo Museoa
  • cofae
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • Festival Violeta

2021© copyright