Al Desnudo, Metamorphosis Dance

Al Desnudo, Metamorphosis Dance

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2021(e)ko martxoak 18
/ 19:45
24,8 EUR

Metamorphosis Danceren proiektu berri honek Iratxe Ansak eta Igor Bacovich artistek eratutako bikotearen sorkuntza-prozesua oinarritzen duten zutabeak erakusten dizkie ikus-entzuleei. Al Desnudo dantza garaikideko ikuskizuna da, eta bikotearen sorkuntza-tresnetara hurbiltzen da Danilo Moroni artista bisualaren lankidetzaz. Biluzte artistikoa da, non Metamorphosis Danceren hizkuntza koreografikoaren zer-nolakoak irakur baitaitezke. Horretarako, mugimendu-intentsitate desberdinetan dabil pieza, eta intentsitate desberdinok agertuz doaz pixkanaka interpreteen gorputzean.

Zer gauza ezin izaten ditu ikusi ikus-entzuleak gehienetan? Nola lan egiten du dantzari baten irudimenak inprobisazio batean? Nola erabiltzen dugu arnasa? Al Desnudo galdera askori emandako erantzun gisa sortu da; ikus-entzuleak ia inoiz hautematen ez dituen galderei. Ansa eta Bacovich-en hitzetan, "interesatzen zaigu arakatzea nola hauteman daitekeen ikuskizun bat beste ikuspuntu batetik".

Iratxe Ansak 2020ko Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi du interpretazio sailean.

Koreografia eta interpretazioa: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Artista bisuala: Danilo Moroni. Musika: Philip Glass, Johan Wieslander. Musika konponketak: Miguel Angel Burgos. Argiztapena: Danilo Moroni. Eszenografia: Iratxe Ansa, Igor Bacovich, Danilo Moroni. Jantzitegia: Carmen Granell. Testua: Iratxe Ansa, Igor Bacovich. Ahotsa: Aia Kruse Goenaga. Ekoizpena: Spectare.

Informazio gehiago: Metamorphosis Dance

Esku-programa

Al Desnudo from

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Laguntzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • Iberescena
  • fundación sgae fundazioa
  • Tabakalera
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • San Telmo Museoa
  • cofae
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • Festival Violeta

2021© copyright