En la cuerda floja, Ana Morales

En la cuerda floja, Ana Morales

Gazteszena (Egia K.E.)
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2021(e)ko martxoak 16
/ 13:00
12,8 EUR
Agortuta

En la cuerda floja zenbait galderaren ondorio da: Zer gertatzen zaie gure gorputz-gogoei ordena bilatzen dutenean? Egonkortasuna utopikoa al da? Desoreka behar al dugu bizirik irauteko? Ana Moralesek zuzendu eta jokatu du ikuskizun hau, gizaki gisa norberaren burua auzitan jartzeari buruz mundu gero eta ulergaitzago batean.

Ana Moralesen ezaugarria da bizitzan izan dituen egoerak agertokian birsortzea, bizitzarekin eta errealitatearekin lotura estua duten ikuskizunetan, kontakizuna dantza autobiografikoaren bidez eginez, forma zabalak erabiliz, abangoardia eta tradizioa konbinatuz.

Sorkuntza-lan hau gure gogo-aldarteetan sakontzen saiatzen da, eta desoreka aurrera egiteko eta bizitzeko beharrezko den zerbait balitz bezala erabiltzea proposatzen du. Flamenko hautsi, garaikide eta indartsu honek ezin hobeto islatzen du nola bilatzen ditugun etengabe oreka eta desoreka, modu inkontzientean maiz, bertan goxo egotetik zerbaiten bila abiatzen garelarik. Hautsia, horixe litzateke hitz egin-egina dantzaria taula gainean ikustean sortzen zaigun sentipena. Hautsi bertutetsua, noski, hautsi bat barne-bilaketa transmititzen dakiena, eta dantzariak dantzaren bidez agerian jartzea lortzen duena.

Zuzendaritza artistikoa, koreografia: Ana Morales. Zuzendaritza eszenikoa: Roberto Olivan, Ana Morales. Musika zuzendaritza, sorkuntza: José Quevedo Bolita. Dantza: Ana Morales. Musika: José Quevedo Bolita, Paquito Gonzalez, Pablo Martín. Off ahotsa: Sandra Carrasco. Argiztapen diseinua: Benito Jiménez. Soinua: Gaspar Leal Barker. Errejidore, makinari: Jorge Limosnita. Eszenografia diseinua: Roberto Olivan, Ana Morales, Antonio Godoy. Eszenografia errealizazioa: Antonio Godoy. Ekoizpen ejekutiboa: Ana Morales. Banaketa: Matel Cultura / May Torrejón. Nazioarteko banaketa: Artemovimiento / Daniela Lazary. Ekoizpena: Elena Martín. Jantziak: Belen de la Quintana

Informazio gehiago: Matelcultura

Argazkia: Óscar Romero

Esku-programa

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Laguntzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • Iberescena
  • fundación sgae fundazioa
  • Tabakalera
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • San Telmo Museoa
  • cofae
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • Festival Violeta

2021© copyright