Swimming Pools, Sleepwalk Collective

Swimming Pools, Sleepwalk Collective

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz K.E.)
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2021(e)ko martxoak 18
/ 13:00+16:00
12,8 EUR

Bideo-jolas zahar bateko mailak bezala jarritako igerileku irudimenezko batzuen bitartez, bakarrizketa barnekoi batzuen segida bat ematen zaigu, denak ere errebelazioa eta eldarnioa bereizten dituen hari fin baten gainean orekan. Protagonistek eszenan ageri diren lau emakumeen ahots eta gorputzen bitartez bere aitorpenak xuxurlatu ahala, igerilekua utopia artifizial bat balitz bezala agertzen da berriro, miniaturazko paradisu bat, gauza harrigarri estatikoz eta fabrika-edertasunez beteriko leku bat.

XXI. mendearen hasierako deabruekin ausarki borrokan –kapitalismo bihozgabea, maskulinitate toxikoa, asperdura zibernetikoa eta neke emozionala–, Swimming Pools da Sleepwalk Collectiveren sorkuntza eszeniko berria, desirari eta melankoliari buruzko pieza psikodelikoa. Honako honi buruzkoa: nola bizi gintezkeen elkarrekin etorkizunaren distira itsugarriaren pean.

Swimming Pools Madrilgo Teatro de la Abadíaren eta Valladolideko Teatro Calderónen koprodukzioa da, eta honako erakunde hauen laguntza izan du: Eusko Jaurlaritza, Londresko Battersea Arts Center, Bartzelonako Centre Graner, Arts Council England eta Shift Key – Creative Europe.

Sorkuntza: Sleepwalk Collective. Antzezleak: Camila Vecco Haddad, Iara Solano Arana, Nhung Dang, Rebeca Matellán. Testua: Sammy Metcalfe eta interpreteak. Jatorrizko musika eta proiekzioak: Sammy Metcalfe. Koreografia: Alice Tatge. Argiztapen diseinua: Alex Fernandes. Jantzien diseinua: Jorge Dutor. Jantziak: Jorge Dutor, Marta Pelos. Eszenografia: Iara Solano Arana. Ekoizpena (Espainia): Iara Solano Arana. Ekoizpen laguntzailea: Camila Vecco Haddad. Ekoizpena (Erresuma Batua): Sarah-Jane Watkinson/Outer Circle Arts.

Informazio gehiago: Sleepwalk Collective

Argazkia: @ladalianegra

Esku-programa

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Babesleak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Laguntzaileak

  • Kutxa Fundazioa
  • Iberescena
  • fundación sgae fundazioa
  • Tabakalera
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • San Telmo Museoa
  • cofae
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • Festival Violeta

2021© copyright