Goiz batez, "GOLFA" dioen pintada bat agertu da ikastetxe bateko atean. Irain anonimo horrek agerian jarriko du aurretik gertaturiko historia. Amanda eta Fran bikote izan ziren hilabete batzuk lehenago, beste askok bezalako esperientzia bizi izan zuten, eta harreman haiek amaitu egin ziren halako batean. Horrek ez zukeen aparteko ondoriorik izango, baldin eta haustura hura gertatu eta berehala Amandak jazarpen birtual beldurgarria jasan izan ez balu, neskaren gurasoek Fran salatzera eramaterainokoa. Egoera argitzen ez den artean, ikastetxeko zuzendaritzak Fran ikaskideengandik bereiztea erabakiko du.
Dena hankaz gora jarriko da Franen ama, Vicky, ikastetxeko sarrera-atean agertzen denean eta Amandari oso irain larria egiten dionean, hitz jakin bat erabilita: "golfa", barrabana. Handik astebetera, denek ikusteko moduan agertuko da graffitia, eta hortxe hasiko da historia hau.
Dramaturgia, zuzendaritza: Jose Padilla. Zuzendaritza laguntzaileak: Irene Montes, Sabela Alvarado. Interpreteak:Fran Cantos, María Rivera, Nintón Sánchez, Ana Varela. Gune eszenikoa: PRIAMO. Eduardo Moreno, Natalia Moreno. Argiztapena: Pau Fullana. Jantziak: Anna Fajardo. Jatorrizko abestia: Efecto Pasillo. Entzunezko gunea: Alberto Granados. Koordinazio teknikoa: David González. Komunikazioa: Aroha Díaz de Castro, Nico García. Diseinu grafikoa: Peter Galkin, María Rosado. Sexu osasunean aholkularitza: Cristián Gallego, Fundación Sexpol. Ekoizpen exekutiboa: Alicia Álvarez, Carlos M. Carbonell.
Informazio gehiago: Crémilo