Aurkezpena

Ezin duzu huts egin!

dFERIA galdu ezin den hitzordua da arte eszenikoentzat.

1988an izan zen lehenengoa, eta gaur egun erreferente argia bihurtu da Espainia osoko arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak estutzen jarraitzen du Latinoamerika eta Europako merkatuekin. Antzerkiaren topaleku gisa ondo sendotutako kultur gertaera izaki, urteak daramatza Estatu osoko ferien buruan. Donostiako Feriak, areto programazioari eta etorri ohi diren programatzaileen ugariari esker, nabarmentzea lortu du. Programazioan eta produkzioan duen kalitatea da dFERIA honen ezaugarri nabarmengarrietako bat.

Feriak arte eszenikoen merkatua bizkortzen laguntzea du xede nagusi, eragileak harremanetan jarriz eta azken antzerki sorkuntza aurkeztuz, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko konpainiak bultzatzeari.

dFERIA, hartara, arte eszenikoen sektorearen topaleku nagusi bihurtzen da lau egunetan, eragileen arteko hartu-emanak sustatuz eta sektorearen beraren garapena erraztuz.

dFERIAren zenbait datu

dFERIAn zehar, Donostia arte eszenikoen merkatu handi bihurtzen da. Feria sektoreko eragileen sekulako topalekua da, trukerako eta kontrataziorako aukera ugari eskaintzen baititu. Donostiako Feriak negozio kopuru handia sorrarazten du, zuzenean nahiz zeharka, partaideen artean. Hori dela eta, konpainia askorentzat Donostia aukera ezin hobea da merkatu berrietara hedatzeko.

Donostiak, dFERIAri esker, arte eszenikoen 400 profesional baino gehiago hartzen ditu. Horietarik, 200 inguru programatzaileak dira. Nabarmentzekoa da Estatuko antzoki nagusietako ia programatzaile guztiak etortzea, bai eta nazioartekoak ere, hala europar nola latinoamerikarrak.

Feriaren programazioa askotarikoa da, kalitatezkoa, eta berriki estreinaturiko ikuskizun berritzaileak aurkeztea du lehentasun. Donostiaren bereizgarria da aretoko antzerki eta dantza programazio zaindua aurkeztea.

Donostiako Feriak kalitatearen aldeko apostu irmoa egitea du bere bereizgarri nagusietako bat. Kalitatea proposamen artistikoetan, antzokietan, bai eta akreditaturiko profesionalen egonaldian ere. Tamaina honetako gertaera baten kalitatearen aldeko apostu horren berme ditugu hiri turistiko honetako hotel azpiegitura ona eta bertako antzokiak.

Donostiako ikusleek masiboki erantzuten diete Feriaren proposamenei. dFERIAren lau egunetan zehar, 8.000 ikusle inguruk gozatu ohi dute programaturiko obrez. Ikusleriaren eskaera handia dela eta, funtzio askotan jarri ohi da "Sarrera guztiak salduta" txartela.

Antolatzaileak

  • Donostia / San Sebastián - DK

Laguntzaileak

  • Gipuzkoako Foru Aldundia, Diputación Foral de Gipuzkoa - Etorkizuna orain, Es futuro
  • Eusko Jaurlaritza Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gobierno Vasco Departamento de Cultura y Política Lingüística
  • Gobierno de España, Ministerio de Cultura y Deporte

Babesleak

  • Kutxa Fundazioa
  • fundación sgae fundazioa
  • Acción Cultural Española, Gobierno de España
  • Etxepare
  • cofae
  • Convent Garden - Donostia / San Sebastián
  • REDELAE: Red eurolatinoamericana de artes escénicas
  • Unión Europea
  • Tabakalera

2020© copyright