dFERIAko espazio eszenikoak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu dira. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.
Antzoki eta kultur etxeen barruan pertsona guztiek maskara eraman beharko dute une oro, bai eraikinera sartzean, bai emanaldian zehar eta bai eraikinetik ateratzean. Ikus-entzule bakoitzak bere maskara ekarriko du etxetik. Ez dira maila edo metakrilatozko maskarak onartuko.
Antzokiko langileek kudeatuko dute ilararen orientazioa eta bertaratutakoen arteko segurtasun-distantzia. Gainera, aretoetara sarrera katenarien bidez egingo da.
Txartelarekin edo kontakturik gabeko sistemaren batekin ordaintzea gomendatzen da.
Aretoaren edukierak ez du gaindituko une bakoitzean indarrean dagoen osasun araudiak ezarritakoa.
Aplikatu beharreko erregulazioen ondorioz, ezin dugu arropazaindegi eta anbigu zerbitzurik eman.
Antzoki bakoitzak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko eta, behin antzokian, ahalik eta azkarren joan bakoitzari dagokion eserlekura.
dFeriako ikuskizunetara eta jarduera paraleloetara bertaratzeko ezinbestekoa da akreditatzea eta antolatzaileek emandako gonbidapena izatea. Guztion segurtasuna bermatzeko, arren eskatzen dugu akreditatu edo ikuskizun eta jardueretarako gonbidatu ez den pertsona bakar bat ere ez dadila haietara bertaratu.
Osasun gomendioen garapenari eta une bakoitzean indarrean dauden arauei helduta, neurriak eguneratu eta horri buruzko informazioa emango da.