Tabakalera (Patioa)
Aurrez izen-ematea: Otsailaren 22tik martxoaren 1eraKoordinazioa: Ana Belén Santiago
dFERIAk topagune bat proposatuko du, arte eszenikoetako programatzaile, konpainia eta elkarteek bilera laburrak mantendu eta beren arteko lan- eta merkataritza-harremanak susta ditzaten. Honela, plataforma osagarria eskainiko du dFERIAk, konpainiek beren artelanak heda ditzaten. Honela antolatuko da egun bakoitza:
Hamar mahaitan banatutako programazioko 50 arduradunek bost minutuan behin jasoko dituzte beren intereserako izan daitezkeen beste eragileen bisitak. Bilerak egiteko guneak eta mahai eta elkarrizketen banaketak funtsezko irizpidea izango dute jarduera modu seguruan garatzeko neurriak betetzea (pertsonen arteko distantzia, aireztapena, musukoaren nahitaezko erabilera, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa etab.).
*Oharra: Koordinatzaileek aukeratuko dituzte azken solaskideak eta gehieneko bisita-kopuru bat ezarriko dute aukeratutako eragile bakoitzerako, mahaitan daudenen zein bisitarien elkarrekiko interesa bilatuz beti ere, guztion lana optimizatzeko xedearekin.
Segurtasun eta antolaketa gaiak direla-eta, deialdia jaso ez duen pertsonarik ez agertzea eskatzen dizuegu.
Victoria Eugenia Antzokia (Prentsa aretoa)
Harremanetarako: Martxoaren 10etik aurrera
Nola egingo da: Aldez aurretik bideratzaileei hitzordua eskatuz edo tokian bertan karguan dagoen pertsonak erreserba eginez.
dFERIAra, azken urteotan, hainbat erakunde, elkarte, konpainia eta bestelako erakundeak etorri dira. Agente horien guztien arteko sinergiak bilatzeko, topaketa laburretarako espazioak proposatzen dira, nazioarteko programatzaileen, erakundeen, konpainien eta arte eszenikoen elkarteen artean, elkarrenganako ezagutza-nitxoak ezartzeko.
Horretarako, Iva Horbat eta Loles Peris bideratzaileek, Sandra Montes (martxoren 13tik 15era) eta Raquel Anaya (martxoaren 16tik 18ra) laguntzaile dituztela, feriaren aurretik eta ondoren jardungo dute izena emandako profesionalekin eta programaturiko konpainiekin, topaketa horiek bideratzeko xedez.
dFERIAn izena emandako profesionalek gune bat izango dute Victoria Eugenia Antzokian, honako ordutegi honetan: 10:00-18:00.
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera)
GonbidapenarekindFERIAko zuzendaritzaren Ongietorria eta aurkezpen-erronda:
- ADGAE sari banaketa.
- Zarra 9.0, (Adriana Bilbao). Estreinaldia. Dantza
Tabakalera, (Zinema 1)
Prezioa: 4 euro
Social Skills, Henry Hill. Austria. Belgika. 2021 (12 min)
Social Skills konposizioan, dantzari inprobisatuen talde nazioarteko handi batek elkar laguntzean eta sorkuntza espontaneoan oinarrituriko etorkizun lankidetzazko eta irudimenezko batez duen ikuspegia partekatzen du. Ingurugiro horretan, mehatxurik gabeko ukipena dago, gatazkarik gabeko hurbiltasuna, eta talde-ekintzaren barruan nork berea adierazten du. David Zambrano dantzari/koreografo/pedagogoak Bruselan duen Tic Tac arte-zentroan zuzenduriko Taller de 60 días delakoaren alderdi nabarmenenak 16 mm-tan grabatu ziren (2019ko urrian hasi eta abenduaren erdialderaino). Metrajea aztertu eta hortik film hau osatzeak kontsolamendua eta erosotasuna ekarri zuen isolamendu sozialaren garai ustekabez luzatuotan.
Aljijd alles anders, Christiaan van Schermbeek. Herbehereak. 2022, (70 min)
Paul Röttger antzerki-sortzailearen erretratua. Haren lanak inklusioa izan du ardatz duela hogeita hamar urtetik gaur arte. Filmaren haria Theater Babel Rotterdam-eko proba-saioak dira, antzerki-konpainia horretako zuzendaria baita Röttger, eta 150 bat produkzio egiten baititu urtean. Aurrez, Röttger-ek Rotterdams Centrum voor Theater eta Theater Maatwerk (Rotterdameko Antzerki Zentroa eta Neurrirako Antzerkia) zuzendu zituen. Dokumentalak Röttger-en bilaketa etengabea erakusten du, genero, kultur jatorri eta egoera fisiko zein mental oso desberdinetako jendeen arteko lankidetza berdinzalea helburu.